Aza 27 12
Boga boga Baionan
Itxaro Bordarekin Boga boga nobelaz jardungo dute azaroaren 27an (asteartea) 18:00etan Baionako Elkar liburu-dendan.
Aza 27 12
Itxaro Bordarekin Boga boga nobelaz jardungo dute azaroaren 27an (asteartea) 18:00etan Baionako Elkar liburu-dendan.
Aza 27 12
Ataramiñe’12, euskal errepresaliatu politikoen literatura koadernoaren ale berri bat aurkeztuko dute azaroaren 27an (asteartea) 11:00etan Bilboko Kalderapekon.
Aza 26 12
Mikel Antzaren Atzerri nobelari buruz ariko dira azaroaren 26an (astelehenean) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Aza 26 12
Oier Guillanek eta Asier Sarasolaak Hura ez da lekua liburua aurkeztuko dute azaroaren 26an (astelehenean) 11:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Txalaparta.
Aza 23 12
Xerezaderen Artxiboan entzuteko literatura moldatzen duten lagunek bilkura eta jaia egingo dute azaroaren 23an (ostirala) 20:00etan Bilboko Hika Ateneoan.
Aza 23 12
Yoseba Peñarekin Hodeien adorea nobelaz berba egingo dute arazoaren 23an (ostirala) 19:30ean Eako Hea elkartean
Aza 23 12
Castillo Suarezek Urtebetetze festa poema liburua aurkeztuko du azaroaren 23an (ostirala) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.
Aza 22 12
Harkaitz Canoren Twist nobelaz ariko dira azaroaren 22an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean.

Aza 22 12
Arrate Egañaren Paradisua ipuin liburua aztertuko dute azaroaren 22an (osteguna) 20:00etan Algortako Aldai Patronatuan.
Aza 22 12
Kirmen Uriberi jendaurreko elkarrizketa egingo dio Juan Kruz Lakastak Mussche nobelari buruz azaroaren 22an (osteguna) 20:00etan Iruñeko Auzolan liburu-dendan.

Aza 22 12
Hanif Kureishiren Intimitatea nobelari buruz solas egingo dute azaroaren 22an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoa liburu dendan.
Aza 22 12
Hedoi Etxartek Sinplistak poema liburua aurkeztuko du azaroaren 22an (osteguna) 11:00etan Donostiako Liburutegi zaharreko sotoan. Argitaletxea: Susa.
Aza 21 12
Xabier eta Martin Etxeberriaren Arrain abisalak nobelaz ariko dira azaroaren 21ean (asteazkena) 18:30ean Zarauzko liburutegian.
Aza 21 12
J.M. Olaizola Txilikuk Piztiarioak liburua aurkeztuko du azaroaren 21ean (asteazkena) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.
Aza 20 12
Iñaki Zabaletaren 110. street-eko geltokia nobelaz ariko dira azaroaren 20an (asteartea) 19:30ean Hernaniko udal liburutegian.