Api 15 13
Intemperies, Lourdes Oñederra
Lourdes Oñederrak Intemperies nobela berria aurkeztuko du apirilaren 15ean (astelehena) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Erein.
Api 15 13
Lourdes Oñederrak Intemperies nobela berria aurkeztuko du apirilaren 15ean (astelehena) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Erein.
Api 14 13
Gutun Zuria jardunaldietan mintzatuko dira apirilaren 14an (igandea) Bilboko Alondegian, Iban Zaldua 18:30ean eta Eider Rodriguez 20:00etan.
Api 12 13
Harkaitz Canoren Twist nobelaz jardungo dute apirilaren 12an (ostirala) 20:00etan Iruñeko La Hormiga Atomican.

Api 11 13
Unai Elorriagaren Londres kartoizkoa da nobelaz mintzatuko dira apirilaren 11n (osteguna) 19:00etan Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.
Api 11 13
Joan Aldamizetxebarriak Uraren aroak poema liburua aurkeztuko du apirilaren 11n (osteguna) 19:00etan Gasteizko Elkar aretoan.
Api 11 13
Birgit Vanderbekeren Muskuiluak afaltzeko liburuaz berba egingo dute apirilaren 11n (osteguna) 18:00etan Bilboko Bidebarrieta liburutegian.
Api 10 13
Yoseba Peñaren Hodeien adorea nobela izango dute hizpide apirilaren 10ean (asteazkena) 19:30ean Durangoko liburutegian.
Api 09 13
Jon Arretxeren Tangerko ametsak nobelaz ariko dira apirilaren 9an asteartea) 19:00etan Eibarko liburutegian.
Api 09 13
Arrate Egañaren Paradisua ipuin liburuaz solas egingo dute apirilaren 9an (asteartea) 18:00etan Zumaiako Foronda kultur etxean.
Api 09 13
Anais Nin-en Venusen delta narrazio bilduma aurkeztuko du Garazi Arrulak apirilaren 9an (asteartea) 11:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Txalaparta.
Api 07 13
Hatsa Elkarteak olerki eguna ospatuko du apirilaren 7an (igandea) 11:00etan Senpereko Larraldean.
Api 05 13
Joseba Sarrionandiaren Moroak gara behelaino artean? saiakera aurkeztuko dute apirilaren 5ean (ostirala) 20:00etan Bartzelonako Euskal Etxean, Literaldia ekitaldian.
Mar 28 13
Anjel Lertxundiren Eskarmentuaren paperak liburuaz jardungo dute martxoaren 28an (osteguna) 18:30ean Getariako Saiaz hotelean.
Mar 23 13
Yoseba Peña, Maribel Aiertza, Ione Gorostarzu, Xabi Lopez eta Isabel Martin beren liburuez mintzatuko dira martxoaren 23an (larunbata) 11:30ean Bergarako UNEDen.
Mar 22 13
Kirmen Uriberen Mussche nobelaz ariko dira martxoaren 22an (ostirala) 19:00etan Txantreako Biltokian.
