Eka 05 13

Dantzaldia Iruñean

Irene Nemirovskiren Dantzaldia nobelaz jardungo dute ekainaren 5ean (asteazkena) 20:00etan Iruñeko La Hormiga Atomican.

Eka 05 13

Zorion handiegia Durangon

Alice Munroren Zorion handiegia ipuin liburuaz hizketan ariko dira ekainaren 5ean (asteazkena) 19:30ean Durangoko liburutegian.

Eka 05 13

612 euro Iruñean

Jon Arretxek 612 euro nobela aurkeztuko du ekainaren 5ean (asteazkena) Iruñeko Liburu Azokan 12:00etan eta Bilboko San Frantziskoko kultur zentroan 20:00etan.

Eka 05 13

Boga boga nobelaren irakurraldia Hendaian

Itxaro Bordaren Boga, boga nobelaren irakurraldi publikoa eta etenik gabea egingo da ekainaren 5ean (asteazkena) 11:00etan hasita, Hendaiako Mediatekan.

Eka 04 13

Mikel Elorzaren hitzaldia Bilbon

Mikel Elorzak “Lp bat poema” hitzaldia egingo du ekainaren 4an (asteartea) 19:30ean Bilboko Zazpi Kaleetan, Modesto tabernan.

Eka 02 13

Baxuko Taldea Larrabetzun

Baxuko taldearen errezitaldia izango da ekainaren 2an (igandea) 17:00etan Literaturian, Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean.

Eka 02 13

Itzulpengintzaz mahai-ingurua Larrabetzun

Egungo itzulpengintza literarioaz mahai-inguruan parte hartuko dute Iñigo Roquek, Bakartxo Arrrizabalagak, Joxemari Sestorainek eta Danele Sarriugartek ekainaren 2an (igandea) 11:00etan Literaturian, Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Eka 01 13

Ez zaitut abandonatuko Larrabetzun

Jon Benitok Ez zaitut abandonatuko errezitaldia egingo du ekainaren 1ean ((larunbata) 22:00etan Literaturian, Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean. Musika: Bide Ertzean.

Eka 01 13

Elkartasun basatia Larrabetzun

Oier Guillanek Elkartasun basatia errezitaldia egingo du ekainaren 1ean (larunbata) 18:30ean Literaturian, Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean.

Eka 01 13

Hormako paper horia Larrabetzun

Charlotte Perkins-Gilmanen Hormako paper horia kontakizunaren irakurraldia egingo dute ekainaren 1ean (larunbata) 17:00etan Literaturian, Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean.

Eka 01 13

Alkasoroko Benta Larrabetzun

Mikel Tabernarekin Alkasoroko Benta nobelaz solas egingo dute ekainaren 1ean (larunbata) 11:00etan Literaturian, Larrabetzun.

Eka 01 13

Txartel bat (des)herrira Larrabetzun

Garazi Goiarekin Txartel bat (des)herrira nobelaz jardungo dute ekainaren 1ean (larunbata) 11:00etan Literaturian, Larrabetzun.

Eka 01 13

Kristalezko begi bat Larrabetzun

Miren Agur Meaberekin Kristalezko begi bat nobelaz ariko dira ekainaren 1ean (larunbata) 11:00etan Literaturian, Larrabetzun.

Eka 01 13

Inurrien hiztegia Larrabetzun

Mariasun Landarekin Inurrien hiztegia liburuaz berbetan ariko dira ekainaren 1ean (larunbata) 11:00etan Literaturian, Larrabetzun.

Eka 01 13

Intemperies Larrabetzun

Lourdes Oñederrarekin Intemperies (babes bila) nobela izango dute mintzagai ekainaren 1ean (larunbata) 11:00etan Literaturian, Larrabetzun.

Agenda

Efemerideak

Kritikak