Uzt 19 13

Mikel Antzaren Sumak kawsay Ean

Mikel Antzaren Sumak kawsay idazki berria irakurriko dute Mikel Martinez eta Iñaki Ziarrusta aktoreek uztailaren 19an (ostirala) 20:15ean Eako Udaletxean.

Uzt 19 13

Arestiren hitzaldia antzezturik Ean

Gabriel Arestiren Euskeraren izen poetikoak hitzaldia (1967) dramatizatuko du Patxo Telleriak uztailaren 19an (ostirala) 19:30ean Eako Udaletxean.

Uzt 05 13

Zinegotzia Donostian

Fermin Etxegoienekin Zinegotzia nobelaz jardungo dute uztailaren 5ean (ostirala) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Uzt 02 13

Ispiluak, Eduardo Galeano

Eduardo Galeanoren Ispiluak liburua (itzul: Xabier Alegria) aurkeztuko du Txalaparta argitaletxeak uztailaren 2an (asteartea) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Uzt 01 13

Miren Agur Meaberen errezitaldia Eibarren

Miren Agur Meabek poema errezitaldia egingo du uztailaren 1ean (astelehena) 17:30ean Eibarko Markeskoa Jauregian.

Eka 29 13

Zamaontzia Miarritzen

Iñigo Aranbarriren Zamaontzia nobela izango dute mintzagai ekainaren 29an (larunbata) 14:30ean Miarritzeko Mediatekan.

Eka 27 13

Bitan esan beharra Gasteizen

Rikardo Arregiren Bitan esan beharra poema liburuaz ariko dira ekainaren 27an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean.

Eka 27 13

Fahrenheit 451 Getarian

Ray Bradburyren Fahrenheit 451 nobelaz jardungo dute ekainaren 27an (osteguna) 18:30ean Getariako Saiaz hotelean.

Eka 25 13

Bide batez esanda, Mikel Ibarguren

Mikel Ibargurenek Bide batez esanda poema liburua aurkeztuko du ekainaren 25ean (asteartea) 11:00etan Baionako Euskal Museoan.

Eka 21 13

Alkasoroko Benta Ean

Mikel Tabernaren Alkasoroko Benta nobelaz berba egingo dute ekainaren 21ean (ostirala) 19:30ean Eako Hea elkartean.

Eka 21 13

Triangelu irristakorra, Iñigo Ibarguren

Iñigo Ibargurenek Triangelu irristakorra nobela aurkeztuko du ekainaren 21ean (ostirala) 19:00etan Azpeitiko Udal Liburutegian. Argitaletxea: Gaumin.

Eka 20 13

Alkasoroko Benta Tolosan

Mikel Tabernarekin Alkasoroko Benta nobelaz solasean ariko dira ekainaren 20an (osteguna) 19:30ean Tolosako kultur etxean.

Eka 20 13

Kristalezko begi bat Ondarroan

Kristalezko begi bat nobelari buruz ariko dira Miren Agur Meaberekin ekainaren 20an (osteguna) 19:00etan Ondarroako Kofradia Zaharrean.

Eka 20 13

Obabakoak Bilbon

Bernardo Atxagaren Obabakoak liburuaren irakurketa jarraitua egingo da ekainaren 20an (osteguna) 10:00etatik aurrera Bilboko Arriaga antzokian.

Eka 19 13

Pasio krimena, Fernando Morillo

Fernando Morillok Pasio krimena thrillerra aurkeztuko du ekainaren 19an (asteazkena) 10:15ean Donostiako Boulevard tabernan. Argitaletxea: Gaumin.

Agenda

Efemerideak

Kritikak