Ira 18 13
Azken lerroko mutila, Juan Mayorga
Juan Mayorgaren Azken lerroko mutila antzerki lana aurkeztuko du Fito Rodriguezek irailaren 18an (asteazkena) 19:00etan Donostiako Elkar aretoan. Argitaletxea: Artezblai.
Ira 18 13
Juan Mayorgaren Azken lerroko mutila antzerki lana aurkeztuko du Fito Rodriguezek irailaren 18an (asteazkena) 19:00etan Donostiako Elkar aretoan. Argitaletxea: Artezblai.
Ira 17 13
Lourdes Oñederraren Intemperies nobela aztertuko dute irailaren 17an (asteartea) 19:30ean Las Karreras Haritzalde aretoan.
Ira 17 13
Jon Benitok eta Bide Ertzean Triok Ez zaitut abandonatuko emanaldia eskainiko dute irailaren 17an (asteartea) 19:30ean Bilboko BBK aretoan (Gran Vía kalea).
Ira 12 13
Alice Munroren Zorion handiegia ipuin liburua aztertuko dute irailaren 12an (osteguna) 18:00etan Zumaiako Alondegian.
Ira 06 13
Jean-Louis Davant Xiberoko pastoralaz eta Rene Cassin lanaz mintzatuko da irailaren 6an (ostirala) 18:30etan Baionako Euskal Museoan.
Ira 05 13
Joan Mari Irigoienek Arma, tiro, bammm! nobela aurkeztuko du irailaren 5ean (osteguna) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.
Ira 04 13
Harkaitz Canorekin eta Karlos Linazasororekin Tenpora errezitaldia izango da irailaren 4an (asteazkena) 20:00etan Donostiako Victoria Eugenia Club aretoan.
Ira 03 13
Anjel Lertxundik eta Antton Valverdek 3 L-ak emanaldia eskainiko dute irailaren 3an (asteartea) 20:00etan Donostiako Victoria Eugenia Club antzokian.
Abu 23 13
Ian Mc Ewanen Hoben-ordaina nobelaz berba egingo dute abuztuaren 23an (ostirala) 19:30ean Eako Hea elkartean.
Uzt 27 13
Andoni Salamerok poesia errezitaldia egingo du uztailaren 27an (larunbata) 9:30ean lehenik eta 11:00etan ondoren Arantzazuko Gandiaga Topagunean.
Uzt 21 13
Oier Guillanek Elkartasun basatia errezitaldia egingo du uztailaren 21ean (igandea) 17:30ean Eako Ermintxo Hoteleko belardian.

Uzt 21 13
Eñaut Etxamendik Kantuaren poesia emanaldia eskainiko du uztailaren 21ean (igandea) 13:00etan Eako Talaian.
Uzt 21 13
Lucien Etxezaharretak Poesia, mailu eta fereka hitzaldia egingo du uztailaren 21ean (igandea) 11:00etan Eako Beletxen.
Uzt 20 13
Castillo Suarezek Urtebetetze festa errezitaldia eskainiko du uztailaren 20an (larunbata) 22:30ean Eako Eskolapen. Musika: Borja Estankona. Irudiak: Ainara Lasa.
Uzt 20 13
Hedoi Etxartek, Rikardo Arregik eta Fabiana Boer-ek poema irakurraldia egingo dute uztailaren 20an (larunbata) 18:30ean Eako Apikalen. Musika: Leandro Yaku.