Eka 19 24
Adania Shibli Detaile xume bat
Adania Shibli idazlearen Detaile xume bat euskaratu du Aitor Blancok, eta ekainaren 19an (asteazkena) 10:30ean aurkeztuko dute Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Igela.
Eka 19 24
Adania Shibli idazlearen Detaile xume bat euskaratu du Aitor Blancok, eta ekainaren 19an (asteazkena) 10:30ean aurkeztuko dute Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Igela.
Eka 18 24
Itxaro Borda eta Gotzon Barandiaran idazleak Itzalen tektonika eta Galbahea poema liburuak aurkezten, irakurtzen eta komentatzen arituko dira ekainaren 18an (asteartea) 19:30ean Bilboko Bira kulturgunean. Gasteizen, Zarautzen eta Iruñean izango dira aurkezpenak egiten hurrengo egunetan.


Eka 18 24
Mikel Ayllon eta Piszifaktoriaren eskutik Hau ez da gerra bat antzezlana eta Pablo Barrioren 2074 aurkeztuko dituzte Ganbila teatro testuen bilduman ekainaren 18an (asteartea) 11:30ean Donostiako Plaza Berriko liburutegian.

Eka 17 24
Patxo Telleria antzerkigile eta idazleak Ai, gure juaneteak lana aurkeztuko du ekainaren 17an (astelehena) 19:00etan Bilboko Bira kulturgunean.
Eka 17 24
Mohammed el-Kurd idazle palestinarraren Rifqa poema liburua aurkeztuko dute ekainaren 17an (astelehena) 18:30ean Donostiako Kaxilda liburudendan.

Eka 17 24
Zadie Smith idazlearen Kanbodiako enbaxada ekarri du euskarara Garazi Ugaldek eta ekainaren 17an (astelehena) 10:30ean aurkeztuko dute Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Igela.
Eka 16 24
Miren Agur Meabe idazleak June Crespo artistaren lanei eskainitako poemak irakurriko ditu jendaurrean; eta June Crespok, berak idatzitako egunerokoa irakurriko du ekainaren 16an (domeka) 12:00etan Lekeitioko Marierrotan.

Eka 14 24
Bea Salaberrik Mesfida zaitez nobela berriari buruz arituko da eleketan ekainaren 14an (ostiral) 19:30ean Larzabaleko Ezpeletenia ostatua. Baipeleteneko irakurle kluba.

Eka 14 24
Jose Mari Sagardui Gatzak Zaldi berdea liburua aurkeztuko du ekainaren 14an (ostirala) 18:30ean Algortako Azebarri kulturgunean.

Eka 13 24
Yolanda Arrietak Etxe bat norberarena nobela aurkeztuko du ekainaren 13an (osteguna) 19:30ean Iruñean, Txalaparta liburudendan.

Eka 13 24
Jon Arretxeren Musker amarruak libururi buruz arituko dira ekainaren 13an (osteguna) 19:30ean Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.
Eka 13 24
Angel Erroren Poema liburu bat -irakurtzeko jarraibideak- lanari buruz berbetan arituko dira ekainaren 13an (osteguna) 19:00etan Erandioko Altzaga liburutegian.

Eka 13 24
Mohammed el-Kurd idazle palestinarraren Rifqa poema liburua aurkeztuko dute ekainaren 13an (osteguna) 11:00etan Donostiako Plaza berriko liburutegian. Argitaletxea: Katakrak.

Eka 11 24
Marlen Haushofer idazlearen Horma izago dute berbagai ekainaren 11an (asteartea) 19:00etan Bilboko Bira kulturgunean. Udaberriko literatur solasaldiak.
Eka 11 24
June Fernandezek Aingeruak eta neskameak: haurdunaldi subrogatuei buruzko analisi feministak saiakera aurkeztuko du ekainaren 11an (asteartea) 19:00etan Larrabetzun. Lisipe bilduma.
