Abe 04 13

Beñat Sarasolarekin solasean Bilbon

Beñat Sarasolarekin solasean ariko dira: “Literatur kritikaren hiztegi batek zein du lehenengo hitza?”; abenduaren 4an (asteazkena) 19:30ean Bilboko Modesto tabernan.

Abe 04 13

Herio heroi Durangon

Oier Gillanen Herio heroi eta Arra Arraroa antzerki liburuez berba egingo dute abenduaren 4an (asteazkena) 19:30ean Durangoko liburutegian.

Abe 04 13

Nevadako egunak, Bernardo Atxaga

Bernardo Atxagak Nevadako egunak nobela berria aurkeztuko du abenduaren 4an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Argitaletxea: Pamiela.

Abe 03 13

Anjel Lertxundirekin solasean Donostian

Anjel Lertxundirekin solasaldia egingo du Ibon Sarasolak abenduaren 3an (asteartea) 19:30ean Donostiako Ernest Lluch kultur etxean.

Abe 03 13

Sarrionandiaren poemez errezitaldia Durangon

Joseba Sarrionandiaren Hnuy illa nyha majah yahoo liburuko poemak irakurriko dituzte abenduaren 3an (asteartea) 19:30ean Durangoko Hitz liburu-dendan.

Abe 02 13

Parisen bizi naiz Urdulizen

Koldo Izagirrek Parisen bizi naiz errezitaldia egingo du abenduaren 2an (astelehena) 19:00etan Urdulizko kultur etxean.

Abe 02 13

Munduko Poesia Kaierak, Beñat Sarasola

Munduko Poesia Kaierak egitasmoa aurkeztuko du Beñat Sarasolak abenduaren 2an (astelehena) 10:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa.

Aza 30 13

Hiru gutun Iruñetik Ondarroan

Patxi Zubizarretaren Hiru gutun Iruñetik nobelari buruz berbetan ariko dira azaroaren 30ean (larunbata) 10:00etan Ondarroako liburutegian.

Aza 28 13

Jakobian eraikina Gasteizen

Alaa Al Aswaniren Jakobian eraikina nobelaz ariko dira azaroaren 28an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Floridako kultur etxean.

Aza 28 13

Parisen bizi naiz errezitaldia Zarautzen

Parisen bizi naiz poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du Koldo Izagirrek azaroaren 28an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoa liburu-dendan.

Aza 28 13

Ataramiñe’13 ale berria plazara

Ataramiñe’13 bilduma aurkeztuko dute azaroaren 28an (osteguna) 11:30ean Bilboko Kalderapeko kultur gunean.

Aza 28 13

Z2, Mikel Antza

Mikel Antzaren Z2 antzerki liburua aurkeztuko du Ataramiñek azaroaren 28an (osteguna) 11:30ean Bilboko Kalderapekon.

Aza 28 13

Azken afaria, Xabier Montoia

Xabier Montoiak Azken afaria nobela berria aurkeztuko du azaroaren 28an (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegi sotoan. Argitaletxea: Susa.
Xabier Montoia,

Aza 27 13

Alter ero Zarautzen

Bertol Arrietaren Alter ero ipuin liburua aztertuko dute azaroaren 27an (asteazkena) 18:30ean Zarauzko liburutegian.

Aza 27 13

Autopsiarako frogak Bilbon

Koldok Izagirrek “Autopsiarako frogak fatalismoaren aurka” hitzaldia eskainiko du azaroaren 27an (asteazkena) 14:15ean Bilboko Kafe Antzokian.

Agenda

Efemerideak

Kritikak