Aza 19 13

Harrotasuna eta aurrejuzguak Bilbon

Jane Austenen Harrotasuna eta aurrejuzguak nobelaren itzulpen berritua aurkeztuko du Ana Isabel Moralesek azaroaren 19an (asteartean) 12:00etan Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan.

Aza 16 13

Txinako literaturaz Zarautzen

Maialen Marin Txinako literaturaz mintzatuko da Literatura Eskolan azaroaren 16an (larunbata) 10:00etan Zarautz Sanzenea kultur etxean.

Aza 15 13

Don ibaiko ipuinak Iruñean

Mikhail Xolokhoven Don ibaiko ipuinak liburua aztertuko dute azaroaren 15ean (ostirala) 20:00etan Iruñeko La Hormiga Atomican.

Aza 15 13

Txostena niri buruz Ean

Gregoire Bouillierren Txostena niri buruz nobelaz berba egingo dute azaroaren 15ean (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondo herri etxean.

Aza 15 13

Hori da umorea, maisu!, Mo Yan

Mo Yanen Hori da umorea, maisu! liburua aurkeztuko dute Aiora Jakak eta Maialen Marinek azaroaren 15ean (ostirala) 10:30ean Donostiako Elkar aretoan.

Aza 14 13

Irakurketa dramatizatua Donostian

Teresa Calok Marta ispiluaren aurrean liburuaren irakurketa dramatizatua egingo du azaroaren 14an (osteguna) 19:30ean Donostiako Ernest Lluch kultur etxean.

Aza 14 13

Emakume abeslari burusoila Markinan

Eugene Ionescoren Emakume abeslari burusoila obraz solas egingo dute azaroaren 14an (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.

Aza 13 13

Alkasoroko Benta Agurainen

Mikel Tabernaren Alkasoroko Benta nobelaz solas egingo dute azaroaren 13an (asteazkena) 20:00etan Aguraingo Jai Alai tabernan.

Aza 13 13

Orbel azpiko haikuak, Josu Jimenez Maia

Josu Jimenez Maiak Orbel azpiko haikuak poema liburua aurkeztuko du azaroaren 13an (asteazkena) 19:30etan Iruñeko Auzolan liburu-dendan. Argitaletxea: Denonartean.

Aza 12 13

Euli-giro Tolosan

Uxue Alberdiren Euli-giro ipuin liburuaz ariko dira azaroaren 12an (asteartea) 19:30ean Tolosako kultur etxean.

Aza 12 13

Zorion handiegia Lazkaon

Alice Munroren Zorion handiegia ipuin liburuaz mintzatuko dira azaroaren 12an (asteartea) 18:30ean Lazkaoko Gerriko txokoan.

Aza 12 13

Garbiketa Zumaian

Sofi Oksanenen Garbiketa nobela aztertuko dute azaroaren 12an (asteartea) 18:00etan Zumaiako Forondan.

Aza 11 13

Saguak eta gizonak Igorren

John Steinbecken Saguak eta gizonak nobelaz ariko dira azaroaren 11n (astelehena) 17:00etan Igorreko kultur etxean.

Aza 08 13

Triangelu irristakorra Iruñean

Iñigo Ibargurenen Triangelu irristakorra nobelaz solastatuko dira azaroaren 8an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldikon.

Aza 08 13

Arimen maisua Txantrean

Irene Nemirovskiren Arimen maisua liburuaz ariko dira azaroaren 8an (ostirala) 19:00etan Iruñeko Txantreako Biltokin.

Agenda

Efemerideak

Kritikak