Mar 14 14
Pendrive Ean
Arrate Mardarasekin Pendrive ipuin liburuaz solasaldia izango dute martxoaren 14an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondo herri etxean.

Mar 14 14
Arrate Mardarasekin Pendrive ipuin liburuaz solasaldia izango dute martxoaren 14an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondo herri etxean.

Mar 14 14
Genero-ariketak liburuaz solasaldia izango da martxoaren 14 (ostirala) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburu dendan.
Mar 14 14
Asier Serranok Abisalia ipuin liburua aurkeztuko du martxoaren 14an (ostirala) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Txalaparta.
Mar 13 14
Iratxe Retolazaren hitzaldia egingo du narratibaz eta genero ikuspegiaz martxoaren 13an (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.
Mar 13 14
Bertol Arrietaren Alter ero ipuin liburuaren inguruan jardungo dute martxoaren 13an (osteguna) 19:00etan Tolosako liburutegian.

Mar 12 14
Genero-ariketak liburuaz solasaldia izango da martxoaren 12 (asteazkena) 19:30ean Zarauzko Garoa liburu dendan.
Mar 12 14
Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat nobelari buruz jardungo dute martxoaren 12an (asteazkena) 19:00etan Gasteizko El Pilar kultur etxean.

Mar 12 14
Gotzon Garateren India harrigarria liburuaz ariko dira martxoaren 12an (asteazkena) 18:30ean Leitzako liburutegian.
Mar 11 14
Anjel Lertxundik eta Antton Valverde k 3L errezitaldia egingo dute martxoaren 11n (asteartea) 20:00etan Iruñeko Planetarioan.
Mar 11 14
Iñigo Astizek eta Mikel Ayerbek Baita hondakinak ere poema liburuan oinarritutako “Hondakindegia” errezitaldia egingo dute martxoaren 11n (asteartea) 19:30ean Bilboko Kafe Antzokian.

Mar 11 14
Ramon Saizarbitoriaren Hamaika pauso nobela izango dute mintzagai martxoaren 11n (asteartea) 18:00etan Zumaiako Alondegian.
Mar 11 14
Danele Sarriugartek Erraiak nobela berria aurkeztuko du martxoaren 11n (asteartea) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.

Mar 10 14
Garbiñe Ubedarekin Hobe isilik nobelari buruz solas egingo dute martxoaren 10ean (astelehena) 19:00etan Baztanen, Amaiurko elkartean.
Mar 10 14
Mikel Tabernaren Alkasoroko Benta nobelari buruz jardungo dute martxoaren 10ean (astelehena) 17:00etan Donostiako Lugaritz kultur etxean.

Mar 10 14
Itxaso Araqueren Damutzen ez direnak nobelaz jardungo dute martxoaren 10ean (astelehena) 17:00etan Igorreko kultur etxean.
