Mar 05 14

Kristalezko begi bat Berangon

Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat nobelari buruz ariko dira martxoaren 5ean (asteazkena) 19:00etan Berangoko kultur etxean.

Mar 04 14

Zinegotzia Eibarren

Fermin Etxegoienen Zinegotzia nobelaz jardungo dute martxoaren 4an (asteartea) 19:00etan Eibarko liburutegian.

Ots 28 14

Bizkartzainaren lehentasunak Iruñean

Iñaki Irasizabalen Bizkartzainaren lehentasunak nobelaz solas egingo dute otsailaren 28an (ostirala) 19:00etan Iruñean, Txantreako Biltokin.

Ots 27 14

Jaiotze markak Gasteizen

Nancy Huston Jaiotze markak nobelaz ariko dira otsailaren 27an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Floridako kultur etxean.

Ots 27 14

Nora ez dakizun hori Getarian

Irati Jimenezekin Nora ez dakizun hori nobelaz ariko dira otsailaren 27an (osteguna) 18:30ean Getariako Saiaz hotelean.

Ots 26 14

Txalorik ez, arren, Harkaitz Cano

Harkaitz Canok Txalorik ez, arren liburua aurkeztuko du otsailaren 26an (asteazkena) 19:00etan Donostiako Le Bukowskin. Argitaletxea: Edo!

Ots 26 14

Barkamena, kondena, tortura Arrasaten

Joxe Azurmendiren Barkamena, kondena, tortura saiakera aztertuko dute otsailaren 26an (asteazkena) 18:30ean Arrasateko Kulturaten.

Ots 26 14

Bertan goxo Zarautzen

Karlos Linazasororen Bertan goxo nobelaz jardungo dute otsailaren 26an (asteazkena) 18:30ean Zarauzko liburutegian.

Ots 26 14

Mihia aske, Elias Canetti

Elias Canettiren Mihia aske liburua aurkeztuko du Ibon Uribarrik otsailaren 26an (asteazkena) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxeak: Erein eta Igela.

Ots 26 14

Frankenstein, Mary Shelley

Mary Shelleyren Frankenstein nobela aurkeztuko du Iñigo Errastik otsailaren 26an (asteazkena) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxeak: Erein eta Igela.

Ots 24 14

Parisen bizi naiz Donostian

Koldo Izagirreren Parisen bizi naiz poema liburuari buruz ariko dira otsailaren 24an (astelehena) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Ots 22 14

“Sarrionandiaren itsasoak” hitzaldia Hendaian

Eider Rodriguezek “Sarrionandiaren itsasoak” hitzaldia eskainiko du Literatura Eskolan otsailaren 22an (larunbata) 10:00etan Hendaiako Xaia ostatuan.

Ots 22 14

Zorion handiegia Ondarroan

Alice Munroren Zorion handiegia liburuari buruz berbetan arituko dira otsailaren 22an (larunbata) goizeko 10:00etatik aurrera Ondarroako Txomin Agirre liburutegian.

Ots 21 14

Ariel Iruñean

Sylvia Plathen Ariel eta beste poema batzuk liburua aztertuko dute otsailaren 21ean (ostirala) 20:00etan Iruñeko Katakrak-en.

Ots 21 14

Azken afaria Ean

Xabier Montoiaren Azken afaria nobela izango dute berbagai otsailaren 21ean (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondo herri etxean.

Xabier Montoia,

Agenda

Efemerideak

Kritikak