Mar 27 14
Nevadako egunak Gasteizen
Bernardo Atxagaren Nevadako egunak liburuaz ariko dira martxoaren 27an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Floridako kultur etxean.
Mar 27 14
Bernardo Atxagaren Nevadako egunak liburuaz ariko dira martxoaren 27an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Floridako kultur etxean.
Mar 27 14
Rikardo Arregirekin Bitan esan beharra poema liburuaz solas egingo dute martxoaren 27an (osteguna) 19:30ean Lizarrako liburutegian.
Mar 27 14
Garbiñe Ubedarekin Hobe isilik nobelaz berbetan ariko dira martxoaren 27an (osteguna) 19:30ean Getxoko Villamonte kultur etxean.
Mar 27 14
Iñigo Astizek eta Mikel Ayerbek Baita hondakinak ere poema liburuan oinarritutako “Hondakindegia” errezitaldia egingo dute martxoaren 27an (osteguna) 19:00etan Iruñeko Hizkuntza Eskolan.

Mar 27 14
Ilargian ez da emakumerik egon saioa egingo dute Eider Rodriguezek eta Zaloa Basabek martxoaren 27an (osteguna) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburu dendan.
Mar 27 14
Xabier Montoiaren Azken afaria nobelaz ariko dira martxoaren 27an (osteguna) 18:30ean Getariako Saiaz hotelean.

Mar 26 14
Mussche nobelaren irakurraldia egingo du Kirmen Uribek Wim Mertens musikariarekin martxoaren 26an (asteazkena) 20:00etan Donostiako Kursaalen.

Mar 26 14
Jon Miranderen Haur besoetakoa nobelaz jardungo dute martxoaren 26an (asteazkena) 18:30ean Zarauzko liburutegian.
Mar 26 14
Jamaica Kincaiden Nire amaren autobiografia liburua aztertuko dute martxoaren 26an (asteazkena) 18:30ean Arrasateko Kulturaten.
Mar 25 14
Mussche nobelaren irakurraldia egingo du Kirmen Uribek Wim Mertens musikariarekin martxoaren 25ean (asteartea) 20:00etan Bilboko Arriaga antzokian.

Mar 25 14
Arantxa Urretabizkaiaren 3 Mariak nobela izango dute mintzagai martxoaren 25ean (asteartea) 19:00etan Andoaingo liburutegian.
Mar 25 14
Josetxo Azkonak Galdeak eta baleak poema liburua aurkeztuko du martxoaren 25ean (asteartea) 11:30ean Iruñeko Katakrak-en. Argitaletxea: Pamiela.
Mar 24 14
Iñigo Ibarrak Aulkipeko sekretuak liburua aurkeztuko du martxoaren 24an (astelehena) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldikon. Argitaletxea: Denonartean.
Mar 21 14
Munduko Poesia eguna ospatzeko Beñat Sarasolak Munduko Poesia Kaierak bildumako lehen hiru zenbakiak aurkeztuko ditu errezitaldian martxoaren 21ean (ostirala) 18:00etan Iruñeko Katakrak-en.

Mar 21 14
Munduko Poesia Kaierak bildumako Georg Trakl, Maria Merce Marçal eta Aime Cesaire poeten antologiak aurkeztuko ditu Beñat Sarasolak martxoaren 21ean (ostirala) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.
