maiatza 08 14

Jakobian eraikina Basaurin

Al Aswaniren Jakobian eraikina nobela aztertuko dute maiatzaren 8an (osteguna) 19:00etan Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.

maiatza 07 14

Intenperies Durangon

Lourdes Oñederraren Intenperies nobelari buruz berba egingo dute maiatzaren7an (asteazkena) 19:30ean Durangoko liburutegian.

maiatza 06 14

Etorkizuna Eibarren

Iban Zalduaren Etorkizuna ipuin liburuaz mintzatuko dira maiatzaren 6an (asteartea) 19:00etan Eibarko liburutegian.

maiatza 03 14

Errezitaldia Usurbilen

Joxan Artzeren poemetan oinarritutako “Nola belztu behar zuria” errezitaldia egingo dute Asier Sarasolak Oier Guillanek maiatzaren 3an (larunbata) 22:00etan Usurbilgo Usurbe antzokian. Musika. Bide Ertzean.

Api 30 14

Atzerri Zarautzen

Mikel Antzaren Atzerri nobelaz jardungo dute apirilaren 30ean (asteazkena) 18:30ean Zarauzko liburutegian.

Api 30 14

Parisen bizi naiz Arrasaten

Koldo Izagirreren Parisen bizi naiz poema liburua aztertuko dute apirilaren 30ean (asteazkena) 18:30ean Arrasateko Kulturaten.

Api 30 14

Hodeiak zapatetan Eskoriatzan

Hodeiak zapatetan errezitaldia egingo du Mikel Etxaburuk  apirilaren 30ean (asteazkena) 18:00etan Eskoriatzan, Huhezin. Musika: Keu Agirretxea.

Api 29 14

Ez zen diruagatik, Ana Jaka

Ana Jakak Ez zen diruagatik nobela aurkeztuko du apirilaren 29an (asteartea) 11:00etan Donostiako Elkar liburu dendan.

Api 28 14

Hobe isilik Donostian

Garbiñe Ubedaren Hobe isilik nobelaz ariko dira apirilaren 28an (astelehena) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Api 28 14

Hodeiak zapatetan, Mikel Etxaburu

Mikel Etxaburuk Hodeiak zapatetan poema liburu berria aurkeztuko du apirilaren 28an (astelehena) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa.

Api 27 14

“Gabrielen lekua” Igorren

“Gabrielen lekua” sentikaria jokatuko dute apirilaren 27an (igandea) 19:30ean Igorreko kultur etxean.

Api 26 14

“Gabrielen lekua” Mungian

“Gabrielen lekua” sentikaria izango da apirilaren 26an (larunbata) 21:00etan Mungiako Olalden.

Api 26 14

“Hondakindegia” Bartzelonan

Iñigo Astizek eta Mikel Ayerbek Baita hondakinak ere poema liburuan oinarritutako “Hondakindegia” errezitaldia egingo dute apirilaren 26an (larunbata) 20:00etan Bartzelonako Euskal Etxean.

Api 25 14

Lotsaizuna Iruñean

J.M Coetzeeren Lotsaizuna liburua aztertuko dute apirilaren 25ean (ostirala) 20:00etan Iruñeko Katakrak-en.

Api 25 14

Errezitaldia Durangon

Munduko Poesia Kaierak bildumako Trakl, Marçal eta Cesaire idazleen poema irakurraldia izango da apirilaren 25ean (ostirala) 19:00etan Durangoko Plateruena kafe antzokian. Irakurleak: Peru Magdalena, Leire Bilbao, Paddy Rekalde eta Beñat Sarasola.

Agenda

Efemerideak

Kritikak