Mar 28 14

Gabrielen lekua Orion

“Gabrielen lekua” sentikaria izango da martxoaren 28an (ostirala) 22:00etan Orioko ikastolan.

Mar 28 14

Zorion handiegia Txantxean

Alice Munroren Zorion handiegia ipuin liburuaz jardungo dute martxoaren 28an (ostirala) 19:00etan Iruñean, Txantreako Biltokin.

Mar 27 14

Nevadako egunak Gasteizen

Bernardo Atxagaren Nevadako egunak liburuaz ariko dira martxoaren 27an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Floridako kultur etxean.

Mar 27 14

Bitan esan beharra Lizarran

Rikardo Arregirekin Bitan esan beharra poema liburuaz solas egingo dute martxoaren 27an (osteguna) 19:30ean Lizarrako liburutegian.

Mar 27 14

Hobe isilik Getxon

Garbiñe Ubedarekin Hobe isilik nobelaz berbetan ariko dira martxoaren 27an (osteguna) 19:30ean Getxoko Villamonte kultur etxean.

Mar 27 14

Hondakindegia errezitaldia Iruñean

Iñigo Astizek eta Mikel Ayerbek Baita hondakinak ere poema liburuan oinarritutako “Hondakindegia” errezitaldia egingo dute martxoaren 27an (osteguna) 19:00etan Iruñeko Hizkuntza Eskolan.

Mar 27 14

Ilargian ez da emakumerik egon Iruñean

Ilargian ez da emakumerik egon saioa egingo dute Eider Rodriguezek eta Zaloa Basabek martxoaren 27an (osteguna) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburu dendan.

Mar 27 14

Azken afaria Getarian

Xabier Montoiaren Azken afaria nobelaz ariko dira martxoaren 27an (osteguna) 18:30ean Getariako Saiaz hotelean.

Xabier Montoia,

Mar 26 14

Mussche Donostian

Mussche nobelaren irakurraldia egingo du Kirmen Uribek Wim Mertens musikariarekin martxoaren 26an (asteazkena) 20:00etan Donostiako Kursaalen.

Mar 26 14

Haur besoetakoa Zarautzen

Jon Miranderen Haur besoetakoa nobelaz jardungo dute martxoaren 26an (asteazkena) 18:30ean Zarauzko liburutegian.

Mar 26 14

Nire amaren autobiografia Arrasaten

Jamaica Kincaiden Nire amaren autobiografia liburua aztertuko dute martxoaren 26an (asteazkena) 18:30ean Arrasateko Kulturaten.

Mar 25 14

Mussche Bilbon

Mussche nobelaren irakurraldia egingo du Kirmen Uribek Wim Mertens musikariarekin martxoaren 25ean (asteartea) 20:00etan Bilboko Arriaga antzokian.

Mar 25 14

3 Mariak Andoainen

Arantxa Urretabizkaiaren 3 Mariak nobela izango dute mintzagai martxoaren 25ean (asteartea) 19:00etan Andoaingo liburutegian.

Mar 25 14

Galdeak eta baleak, Josetxo Azkona

Josetxo Azkonak Galdeak eta baleak poema liburua aurkeztuko du martxoaren 25ean (asteartea) 11:30ean Iruñeko Katakrak-en. Argitaletxea: Pamiela.

Mar 24 14

Aulkipeko sekretuak Iruñean

Iñigo Ibarrak Aulkipeko sekretuak liburua aurkeztuko du martxoaren 24an (astelehena) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldikon. Argitaletxea: Denonartean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak