Api 09 14
Van’t Hoffen ilea Ordizian
Unai Elorriagaren Van’t Hoffen ilea nobelaz jardungo dute apirilaren 9an (asteazkena) 19:00etan Ordiziako Barrena Jauregian.
Api 09 14
Unai Elorriagaren Van’t Hoffen ilea nobelaz jardungo dute apirilaren 9an (asteazkena) 19:00etan Ordiziako Barrena Jauregian.
Api 09 14
Alaa Al Aswaniren Jakobian eraikina nobelari buruz berba egingo dute apirilaren 9an (asteazkena) 19:00etan Iurretako liburutegian.
Api 09 14
Bohumil Hrabalen Zorrotz begiratutako trenak nobelaz solasean ariko dira apirilaren 9an (asteazkena) 18:30etan Leitzako liburutegian.
Api 09 14
Pello Salaburuk Errateko nituenak liburua aurkeztuko du apirilaren 9an (asteazkena) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Erein.
Api 08 14
Garbiñe Ubedaren Hobe isilik nobelaz jardungo dute apirilaren 8an (asteartea) 19:00etan Eibarko liburutegian.

Api 07 14
Xabier Montoiaren Azken afaria nobela aztertuko dute apirilaren 7an (astelehena) 17:00etan Igorreko kultur etxean.

Api 05 14
Olerkarien Eguna ospatuko da apirilaren 5ean (larunbata) 17:00etan Senpereko Larraldea etxean. Biharamunean Hatsaren poesia liburuaren 16. zenbakia aurkeztuko dute arratsaldeko 16:00etan eta errezitaldia izango da ondoren.
Api 05 14
Iban Zalduak Inon ez, inoiz ez ipuin liburua aurkeztuko du apirilak 5ean (larunbata) 11:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Elkar.
Api 04 14
Iñigo Astizek eta Mikel Ayerbek Baita hondakinak ere poema liburuan oinarritutako “Hondakindegia” errezitaldia egingo dute apirilaren 4an (ostirala) 20:00etan Ernest Lluch kultur etxean.

Api 03 14
Uxue Alberdirekin Euli-giro ipuin liburuaz berba egingo dute apirilaren 3an (osteguna) 19:00etan Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.

Api 03 14
Garbiñe Ubedarekin Hobe isilik nobelaz jardungo dute apirilaren 3an (osteguna) 19:00etan Nafarroako Zubietan, Estalpean.
Api 03 14
Mikel Tabernaren Alkasoroko Benta nobelari buruz solas egingo dute apirilaren 3an (osteguna) 18:00etan Zizurko kultur etxean.

Api 03 14
Felipe Juaristik Piztutako etxea poema liburua aurkeztuko du apirilaren 3an (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Erein.
Api 02 14
Pello Lizarralderen Orbanak nobela mintzagai izango dute apirilaren 2an (asteazkena) 19:30ean Durangoko liburutegian.

Mar 31 14
Irati Jimenezen Nora ez dakizun hori nobela aztertuko dute martxoaren 31n (astelehena) 19:00etan Elgoibarko liburutegian.