maiatza 29 14

Barkamena, kondena, tortura Gasteizen

Joxe Azurmendiren Barkamena, kondena, tortura saiakeraz ariko dira maiatzaren 29an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Floridako kultur etxean.

maiatza 29 14

Gure Jerusalem galdua Algortan

Aingeru Epaltzaren Gure Jerusalem galdua nobelaz berbetan ariko dira maiatzaren 29an (osteguna) 19:30ean Algortako Villamonte kultur etxean.

maiatza 29 14

Zerua gainbehera dator Lizarran

Lorenza Mazzettiren Zerua gainbehera dator nobelaz solas egingo dute maiatzaren 29an (osteguna) 19:30ean Lizarrako liburutegian.

maiatza 29 14

Txillardegi Iruñean

Fito Rodriguezekin Txillardegi saiakeraz solastatuko dira maiatzaren 29an (osteguna) 19:15ean Iruñean, Sanduzelaiko liburutegian.

maiatza 29 14

Harri eta herri Zarautzen

Gabriel Arestiren Harri eta herri liburuaz hitzaldia egingo du Karmelo Landak maiatzaren 29an (osteguna) 19:00etan Zarauzko Yubio tabernan. Saroi Jauregik poemak irakurriko ditu.

maiatza 29 14

Errezitaldia Gasteizen

Angel Errok eta Rikardo Arregik poema irakurraldia egingo dute maiatzaren 29an (osteguna) 19:00etan Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolako liburutegian.

maiatza 29 14

Haur besoetakoa Getarian

Jon Miranderen Haur besoetakoa nobela aztertuko dute maiatzaren 29an (osteguna) 18:30ean Getariako Saiaz hotelean.

maiatza 28 14

Alkasoroko Benta Zumarragan

Mikel Tabernaren Alkasoroko Benta nobelaz mintzatuko dira maiatzaren 28an (asteazkena) 19:00etan Zumarragako Antion.

maiatza 28 14

Lasai, ez da ezer gertatzen Zarautzen

Ana Malagonen Lasai, ez da ezer gertatzen liburua aztertuko dute maiatzaren 28an (asteazkena) 18:00etan Zarauzko liburutegian.

maiatza 27 14

Urtebetetze festa Gasteizen

Castillo Suarezek Urtebetetze festa poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du maiatzaren 27an (asteartea) 20:30ean Gasteizeko Parral tabernan. Musika: Borja Estankona.

maiatza 27 14

Kristalezko begi bat Andoainen

Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat nobelaz ariko dira maiatzaren 27an (asteartea) 19:00etan Andoaingo liburutegian.

maiatza 27 14

Tractatus, Jule Goikoetxea

Jule Goikoetxeak Tractatus poema liburu berria aurkeztuko du maiatzaren 27an (asteartea) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegi zaharreko sotoan. Argitaletxea: Susa.

maiatza 26 14

Erraiak Donostian

Danele Sarriugarterekin Erraiak nobelaz solas egingo dute maiatzaren 26an (astelehena) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegi zaharreko sotoan.

Danele Sarriugarte

maiatza 26 14

Hutsaren itzalak, Jon Arretxe

Jon Arretxek Hutsaren itzalak nobela aurkeztuko du maiatzaren 26an (astelehena) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegi zaharreko sotoan. Argitaletxea: Erein.

maiatza 24 14

“Hondakindegia” Oreretan

Iñigo Astizek eta Mikel Ayerbek Baita hondakinak ere poema liburuan oinarritutako “Hondakindegia” errezitaldia egingo dute maiatzaren 24an (larunbata) 19:30ean Oreretako Mikelazulon.

Agenda

Efemerideak

Kritikak