Eka 23 14
“Txillardegiren ekarpenak” Donostian
“Txillardegiren ekarpenak” hitzaldia eskainiko du Ander Iturriotzek ekainaren 23an (astelehena) 12:15ean Donostiako Miramar jauregian.
Eka 23 14
“Txillardegiren ekarpenak” hitzaldia eskainiko du Ander Iturriotzek ekainaren 23an (astelehena) 12:15ean Donostiako Miramar jauregian.
Eka 23 14
Markel Ormazabalek Hemen naiz, ez gelditzeko baina liburua aurkeztuko du ekainaren 23an (astelehena) 11:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Txalaparta.
Eka 23 14
“Txillardegi saiakera egilea” hitzaldia egingo du Fito Rodriguezek ekainaren 23an (astelehena) 9:15ean Donostiako Miramar jauregian.
Eka 21 14
Apirila nobelan oinarritutako ibilbide literarioa egingo dute Iñigo Aranbarrirekin ekainaren 21ean (larunbata) 11:00etan Azkoitiko plazatik abiatuta.

Eka 20 14
Ana Jakaren Ez zen diruagatik nobela aztertuko dute ekainaren 20an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.
Eka 20 14
Yolanda Arrietak Argiaren alaba nobela aurkeztuko du ekainaren 20an (ostirala) 20:00etan Markina-Xemeingo udaletxean.
Eka 20 14
Ian McEwanen Hoben-ordaina liburua aztertuko dute ekainaren 20an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Katakrak-en.
Eka 20 14
Poeta katalan garaikideak, antologia liburua aurkeztuko du Gerardo Markuletak ekainaren 20an (ostirala) 13:00etan Donostiako Udal Liburutegi zaharreko sotoan. Argitaletxea: Elkar.
Eka 19 14
Luis Garderekin Trenen abiadura poema liburuaz solastatuko dira ekainaren 19an (osteguna) 20:00etan Doneztebeko liburutegian.
Eka 19 14
Julio Cortazarren Antologia apetatsua ipuin liburua aztertuko dute ekainaren 19an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoa liburu dendan.
Eka 19 14
Danele Sarriugarteren Erraiak nobelaz berba egingo dute ekainaren 19an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Eka 19 14
Antton Lukuren Libertitzeaz liburuaz solas egingo dute ekainaren 19an (osteguna) 19:00etan Oreretako Mikelazulon.
Eka 19 14
Mikel Peruarenaren Ez obeditu inori nobelari buruz jardungo dute ekainaren 19an (osteguna) 19:00etan Tolosako liburutegian.
Eka 19 14
Miren Agur Meaberekin Kristalezko begi bat nobelaz ariko dira ekainaren 19an (osteguna) 18:30ean Getariako Saiaz hotelean.

Eka 17 14
Edorta Jimenezek eta Irati Jimenezek “Literatura, familia kontua” mahai-inguruan parte hartuko dute ekainaren 17an (asteartea) 19:30ean Bilboko Bidebarrieta liburutegian. Moderatzailea: Goizalde Landabaso.