Eka
20
24
Itxaro Borda eta Gotzon Barandiaran idazleak Itzalen tektonika eta Galbahea poema liburuak aurkezten, irakurtzen eta komentatzen arituko dira ekainaren 20an (osteguna) 18:30ean Zarauzko Garoa liburudendan.

Eka
19
24
Anari Alberdi bere Gari eta goroldiozko liburuari buruz irakurleekin arituko da ekainaren 19an (asteazkena) 19:30ean Algortako Azebarri elkartean.

Eka
19
24
Itxaro Borda eta Gotzon Barandiaran idazleak Itzalen tektonika eta Galbahea poema liburuak aurkezten, irakurtzen eta komentatzen arituko dira ekainaren 19an (astezkena) 19:00etan Gasteizko Eva Forest Liburutopia liburudendan.

Eka
19
24
Svetlana Aleksievitxen Gerrak ez du emakume aurpegirik lanaz solastuko dira ekainaren 19an (asteazkena) 17:00etan Erronkaribarko etxean.

Eka
19
24
Adania Shibli idazlearen Detaile xume bat euskaratu du Aitor Blancok, eta ekainaren 19an (asteazkena) 10:30ean aurkeztuko dute Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Igela.
Eka
18
24
Itxaro Borda eta Gotzon Barandiaran idazleak Itzalen tektonika eta Galbahea poema liburuak aurkezten, irakurtzen eta komentatzen arituko dira ekainaren 18an (asteartea) 19:30ean Bilboko Bira kulturgunean. Gasteizen, Zarautzen eta Iruñean izango dira aurkezpenak egiten hurrengo egunetan.


Eka
18
24
Mikel Ayllon eta Piszifaktoriaren eskutik Hau ez da gerra bat antzezlana eta Pablo Barrioren 2074 aurkeztuko dituzte Ganbila teatro testuen bilduman ekainaren 18an (asteartea) 11:30ean Donostiako Plaza Berriko liburutegian.

Eka
17
24
Patxo Telleria antzerkigile eta idazleak Ai, gure juaneteak lana aurkeztuko du ekainaren 17an (astelehena) 19:00etan Bilboko Bira kulturgunean.
Eka
17
24
Mohammed el-Kurd idazle palestinarraren Rifqa poema liburua aurkeztuko dute ekainaren 17an (astelehena) 18:30ean Donostiako Kaxilda liburudendan.

Eka
17
24
Zadie Smith idazlearen Kanbodiako enbaxada ekarri du euskarara Garazi Ugaldek eta ekainaren 17an (astelehena) 10:30ean aurkeztuko dute Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Igela.
Eka
16
24
Miren Agur Meabe idazleak June Crespo artistaren lanei eskainitako poemak irakurriko ditu jendaurrean; eta June Crespok, berak idatzitako egunerokoa irakurriko du ekainaren 16an (domeka) 12:00etan Lekeitioko Marierrotan.

Eka
14
24
Bea Salaberrik Mesfida zaitez nobela berriari buruz arituko da eleketan ekainaren 14an (ostiral) 19:30ean Larzabaleko Ezpeletenia ostatua. Baipeleteneko irakurle kluba.

Eka
14
24
Jose Mari Sagardui Gatzak Zaldi berdea liburua aurkeztuko du ekainaren 14an (ostirala) 18:30ean Algortako Azebarri kulturgunean.

Eka
13
24
Yolanda Arrietak Etxe bat norberarena nobela aurkeztuko du ekainaren 13an (osteguna) 19:30ean Iruñean, Txalaparta liburudendan.

Eka
13
24
Jon Arretxeren Musker amarruak libururi buruz arituko dira ekainaren 13an (osteguna) 19:30ean Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.