Urr 09 14

Errezitaldia Gasteizen

Emily Dickinson, Sylvia Plath eta Ingeborg Bachmannen poemak irakurriko dituzte Angel Erro, Iñigo Astiz eta Nagore Tolosak urriaren 9an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Ignacio Aldekoa kultur etxean.

Urr 09 14

Jakobian eraikina Markinan

Alaa Al Aswaniren Jakobian eraikina nobela aztertuko dute urriaren 9an (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.

Urr 09 14

Odol mamituak, Alaine Agirre

Alaine Agirrek Odol mamituak nobela aurkeztuko du urriaren 9an (osteguna) 11:00etan Donostiako Elkar liburu-dendan.

Urr 08 14

Alkasoroko benta Odizian

Mikel Tabernaren Alkasoroko Benta nobelari buruz jardungo dute urriaren 8an (asteazkena) 19:00etan Ordiziako Barrena jauregian.

Urr 08 14

Lasai, ez da ezer gertatzen Tolosan

Ana Malagonen Lasai, ez da ezer gertatzen liburua aztertuko dute urriaren 8an (asteazkena) 19:00etan Tolosako liburutegian.

Urr 08 14

Haragia Leitzan

Eider Rodriguezekin Haragia ipuin liburuaz mintzatuko dira urriaren 8an (asteazkena) 18:30ean Leitzako liburutegian.

Urr 07 14

Muskuiluak afaltzeko Zumaian

Birgit Vanderbekeren Muskuiluak afaltzeko liburuaz jardungo dute urriaren 7an (asteartea) 18:00etan Zumaiako Alondegian.

Urr 06 14

Kolosala izango da Gernikan

Joseba Sarrionandiaren Kolosala izango da nobelari buruz berba egingo dute urriaren 6an (astelehena) 18:00etan Gernikako liburutegian.

Urr 05 14

“Etxepare rap” Orion

Imanol Epeldek “Etxepare rap” egingo du urriaren 5ean (igandea) 14:15ean Orioko Abaromendi gunean.

Urr 04 14

Euli-giro Getarian

Uxue Alberdirekin Euli-giro ipuin liburuaz berba egingo dute urriaren 4an (larunbata) 16:00etan Getariako Elkano auzoan.

Urr 03 14

“Etxepare rap” Azkoitian

Imanol Epeldek “Etxepare rap” eskainiko du urriaren 3an (ostirala) 22:00etan Azkoitian, udaletxe azpian.

Urr 03 14

Martin Ugalderen omenez Donostian

Martin Ugalde idazlearen omenezko ekitaldian hizlari izango dira Koldo Izagirre, Anjel Lertxundi, Joanmari Torrealdai eta Kirmen Uribe urriaren 3an (ostirala) 19:30ean Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean.

Urr 03 14

Hobe isilik Hendaian

Garbiñe Ubedaren Hobe isilik nobelaz mintzatuko dira urriaren 3an (ostirala) 18:30ean Hendaiako mediatekan.

Urr 03 14

Gontz berria, Fito Rodriguez

Fito Rodriguezek Gontz berria saiakera aurkeztuko du urriaren 3an (ostirala) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Utriusque Vasconiae.

Urr 02 14

Zorion handiegia Basaurin

Alice Munroen Zorion handiegia ipuin liburuaz ariko dira urriaren 2an (osteguna) 19:00etan Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak