Aza 12 14
Orube abandonatuak, Garazi Kamio
Garazi Kamiok Orube abandonatuak nobela aurkeztuko du azaroaren 12an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Elkar liburu-dendan.

Aza 12 14
Garazi Kamiok Orube abandonatuak nobela aurkeztuko du azaroaren 12an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Elkar liburu-dendan.

Aza 11 14
Imanol Epeldek “Etxepare rap” eskainiko du azaroaren 11n (asteartea) 20:00etan Iruñeko Gurutze Plazako institutuan.
Aza 11 14
Martin Ugalderen obra literarioaz solas egingo dute Joan Mari Torrealdaik eta Anjel Lertxundik azaroaren 11n (asteartea) 19:00etan Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean.
Aza 11 14
Iban Zalduaren Inon ez, inoiz ez ipuin liburuaz jardungo dute azaroaren 11n (asteartea) 19:00etan Sopelako Kurtzio kultur etxean.
Aza 11 14
Munduko Poesia Kaierak bilduman argitaratutako antologiaren harira, “Miguel Hernandez kantuz” errezitaldia eskainiko du Josu Landak azaroaren 11n (asteartea) 19:00etan Soraluzeko Gaztelupe tabernan.

Aza 11 14
Lander Garrorekin Gerra txikia nobelari buruz solasean ariko dira azaroaren 11n (asteartea) 18:00etan Zumaiako Alondegian.

Aza 10 14
Lourdes Oñederraren Intemperies nobelaz ariko dira azaroaren 10ean (astelehena) 17:00etan Donostiako Lugaritz kultur etxean.
Aza 07 14
Imanol Epeldek “Etxepare rap” eskainiko du azaroaren 7an (ostirala) 22:30ean Zarauzko Putzuzulo gaztetxean.
Aza 07 14
Danele Sarriugarterekin Erraiak nobelari buruz solas egingo dute azaroaren 7an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko-Maldikon.

Aza 07 14
Eneko Bidegainek Lehen mundu gerra eta Euskal Herria liburua aurkeztuko du azaroaren 7an (ostirala) 18:00etan Donibane Lohizuneko Herriko Etxean.
Aza 07 14
Pako Aristik Euskararen isobarak saiakera liburua aurkeztuko du azaroaren 7an (ostirala) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko Mandas aretoan. Argitaletxea: Erein.
Aza 06 14
Iñigo Aranbarriren Apirila nobelari buruz berba egingo dute azaroaren 6an (osteguna) 19:00etan Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.

Aza 06 14
Urari ostutako poemak liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du Pako Aristik azaroaren 6an (osteguna) 19:00etan Durangoko Hitz liburu-dendan.

Aza 06 14
Joseba Sarrionandiaren literatur jardunaz ariko da Joxemari Iturralde azaroaren 6an (osteguna) 19:00etan Bilbon, Euskaltzaindiaren areto nagusian.
Aza 05 14
Imanol Muruaren Palestina zauritua kronika liburuaz jardungo dute azaroaren 5ean (asteazkena) 19:30ean Durangoko liburutegian.