Aza 27 14

Bilbao-New York-Bilbao Iruñean

Kirmen Uriberekin Bilbao-New York-Bilbao nobelaz mintzatuko dira azaroaren 27an (osteguna) 19:15ean Iruñean, Sanduzelaiko liburutegian.

Aza 27 14

Erresumaren ilunsentia, Mila Salterain

Mila Salterainek Erresumaren ilunsentia nobela aurkeztuko du azaroaren 27an (osteguna) 19:00etan Durangoko Arte eta Historia museoan. Argitaletxea: Txalaparta.

Aza 27 14

Gauzen presentzia Getarian

Pablo Sastrerekin Gauzen presentzia liburuaz jardungo dute azaroaren 27an (osteguna) 18:30ean Getariako Saiaz hotelean.

Aza 27 14

Ni, Vera Zizurren

Itxaso Martinen Ni, Vera nobelaz jardungo dute azaroaren 27an (osteguna) 18:30ean seiak Zizur Nagusiko liburutegian.

Aza 27 14

Iban Zalduaren hitzaldia Gasteizen

Iban Zalduak “Euskal literatura eta euskal gatazka” hitzaldia egingo du azaroaren 27an (osteguna) 11:00etan Gasteizko Letren fakultatean.

Aza 26 14

Zorion handiegia Azkoitian

Alice Munroren Zorion handiegia ipuin liburua aztertuko dute azaroaren 26an (asteazkena) 19:30ean Azkoitiko liburutegian.

Aza 26 14

Abisalia Bedian

Asier Serranoren Abisalia ipuin liburuaz berba egingo dute azaroaren 26an (asteazkena) 19:00etan Bediako liburutegian.

Aza 26 14

Beteluko balnearioko mirakulua Zarautzen

Iñaki Uriaren eta Mikel Antzaren Beteluko balnearioko mirakulua antzerki liburuaz mintzatuko dira azaroaren 26an (asteazkena) 18:30ean Zarauzko liburutegian.

Aza 26 14

Molloy, Samuel Beckett

Samuel Becketten Molloy nobela aurkeztuko du Gerardo Markuletak azaroaren 26an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan. Argitaletxea: Meettok.

Aza 25 14

Errezitaldia Iruñean Miguel Hernandezen poemez

“Miguel Hernandez kantuz” errezitaldia eskainiko du Josu Landak Munduko Poesia Kaierak bilduman argitaratutako antologiaren harira azaroaren 25ean (asteartea) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburu-dendan.

Aza 25 14

Apirila Soraluzen

Iñigo Aranbarrirekin Apirila nobelari buruz solas egingo dute azaroaren 25ean (asteartea) 19:00etan Soraluzeko Gaztelupe tabernan.

Aza 24 14

Prime-time, John Andueza

John Anduezak Prime-time nobela aurkeztuko du azaroaren 24an (astelehena) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.

Aza 22 14

Miguel Hernandezen poemez errezitaldia Donostian

“Miguel Hernandez kantuz”  errezitaldia eskainiko du Josu Landak Munduko Poesia Kaierak bilduman argitaratutako antologiaren harira azaroaren 22an (larunbata) 19:00etan Donostiako Garoa liburu-dendan.

Aza 21 14

Arantzak barrurantz Ean

Xabier Mendigurenekin Arantzak barrurantz ipuin liburuaz berba egingo dute azaroaren 21ean (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon.

Aza 20 14

Joxe Zapirainen bertso-malkoak Zarautzen

Joxe Zapirainen bertso-malkoak liburua aztertuko dute azaroaren 20an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoa liburu-dendan.

Agenda

Efemerideak

Kritikak