Urr
04
24
Mohammed el-Kurd idazle palestinarraren Rifqa poema liburua liburuaren errezitaldi musikatua egingo dute Eider Beobide eta Xalba Ramirezek urriaren 4an (ostirala) 19:00etan Donostiako Zentro Sozialistan Palestinaren aldeko baraualdiaren baitan.

Urr
03
24
Mikel Etxaburuk Manttalingo alaba poema liburuan oinarritutako errezitaldi musikatua egingo du urriaren 3an (osteguna) 20:00etan Bilboko Bira kulturgunean.
Urr
03
24
Uxue Alberdik eta Amorantek Meza nagusia eskainiko dute urriaren 3an (osteguna) 19:30ean Gasteizko irakurle klubaren egutegiaren aurkezpen egunean, Ignacio Aldekoa kultur etxean.

Urr
01
24
Anjel Lertxundi, Idoia Santamaria eta Juan Garzia Ez erre itzultzailearen apunteak izenburudun solasaldian arituko dira Berbelitzen hiztegia liburuaren karietara urriaren 1ean (asteartea) 19:00etan Donostiako Tabakaleran.

Urr
01
24
Karmele Jaio, Oihane Amantegi eta Iñigo Martinez Peña solasaldian izango dira Geroa, hemen Maitasuna izenburupean urriaren 1ean (asteartea) 19:00etan Bilboko BBK Kuna gunean. Idazle elkartea.

Urr
01
24
Jean Etxepare idazlearen Buruxkak liburutik Egiaren hiru itxurak testua aztertuko dute urriaren 1ean (asteartea) 18:30ean Baionako Bil Txokon.
Ira
29
24
Maddi Sarasua eta Martin Bidaur idazleek Biharraren hegietan liburuko poemekin errezitaldi musikatua egingo dute irailaren 29an (igandea) 17:30ean Lartzabaleko Ezpeletenian.

Ira
28
24
Munduko Poesia Kaierak bildumako poemen irakurraldia eginen dute zenbait itzultzaile eta tokiko bost irakurlek irailaren 28an (larunbata) 16:30ean emanaldi ibilitaria Itsasuko plazatik Eleizaldera. Irailekoak.
Ira
28
24
Angel Erro, Maddi Sarasua eta Harkaitz Canok poesia irakurraldia eginen dute irailaren 28an (larunbata) 12:00etan Itsasun. Irailekoak.
Ira
28
24
Katixa Dolhare-Zaldunbide Ipar Euskal Herriko poesia hizpide hartuta arituko da irailaren 28an (larunbata) 10:00etan Itsasuko Sanoki gelan. Irailekoak.
Ira
27
24
Xamar idazlea Bizi aroak herri kultura saiakerari buruz solasean arituko da irailaren 27an (ostirala) 19:00etan Baionako Bil Txoko elkartean.

Ira
26
24
Garazi Arrularen Gu orduko hauek liburuari buruz mintzatuko dira irailaren 26an (osteguna) 17:00etan Erronkaribarko etxean.

Ira
25
24
Xabier Mendiguren idazlearen Oso latza izan da liburuari buruz arituko dira irailaren 25ean (osteguna) 19:00etan Donostian, Egiako kultur etxean.

Ira
24
24
Jose Mari Sagardui Gatzak eta Joseba Sarrionandiak Zaldi berdea liburua aurkeztuko dute irailaren 24an (asteartea) 19:00etan Donostiako Kaxilda liburudendan.
