Aza 20 14

Mahai ingurua Donostian

Shakespeareren A Midsummer Night’s Dream komediaren euskarazko hiru bertsioez mintzatuko dira mahai inguruan Elizabete Manterola, Karlos del Olmo eta Juan Garzia azaroaren 20an (osteguna) 19:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Aza 20 14

Amaren eskuak Tolosan

Karmele Jaiorekin Amaren eskuak nobelari buruz hitz egingo dute azaroaren 20an (osteguna) 19:00etan Tolosako liburutegian.

Aza 20 14

Ez naiz ni Bermeon

Karmele Jaioren Ez naiz ni ipuin liburuaz berba egingo dute azaroaren 20an (osteguna) 18:30ean Bermeoko liburutegian.

Aza 20 14

Solasaldia Bilbon

Danele Sarriugarte eta Garazi Arrularekin solasaldia izango da azaroaren 20an (osteguna) 12:0etan Bilbon, Deustuko Unibertsitateko Garate aretoan.

Aza 19 14

Erraiak Deustun

Danele Sarriugarteren Erraiak nobelari buruz jardngo dute azaroaren 19an (asteazkena) 20:00etan Deustuko Bidarten.

Danele Sarriugarte

Aza 19 14

Zorrotz begiratutako trenak Leioan

Buhomil Hrabalen Zorrotz begiratutako trenak nobela aztertuko dute azaroaren 19an (asteazkena) 19:30ean Leioako liburutegian.

Aza 19 14

Hodeiak zapatetan Algortan

Mikel Etxabururekin Hodeiak zapatetan poema liburuari buruz berba egingo dute azaroaren 19an (asteazkena) 19:30ean Algortako Villamonte kultur etxean.

Aza 19 14

Intimitatea Elorrion

Hanif Kureishiren Intimitatea aztertuko dute azaroaren 19an (asteazkena) 19:00etan Elorrioko liburutegian

Aza 19 14

Nevadako egunak Larrabetzun

Bernardo Atxagarekin Nevadako egunak nobelaz berba egingo dute azaroaren 19an (asteazkena) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Aza 19 14

Hnuy illa nyha majah yahoo Arrasaten

Joseba Sarrionandiaren Hnuy illa nyha majah yahoo poema liburuaz ariko dira azaroaren 19an (asteazkena) 18:15etan Arrasateko liburutegian.

Aza 18 14

Ez zen diruagatik Oiartzunen

Ana Jakaren Ez zen diruagatik nobelari buruz solas egingo dute azaroaren 18an (asteartea) 20:00etan Oiartzungo Manuel Lekuona kultur etxean.

Aza 18 14

Venusen delta Meatzaldean

Anais Nïnen Venusen delta liburua aztertuko dute azaroaren 18an (asteartea) 19:30ean Mealtzaldeko Haritzalde aretoan

Aza 18 14

Gerra txikia Lasarten

Lander Garrorekin Gerra txikia nobelaz mintzatuko dira azaroaren 18an (asteartea) 19:00etan Lasarteko Villa Mirentxun.

Aza 18 14

Han goitik itsasoa ikusten da Oñatin

Julen Gabiriarekin Han goitik itsasoa ikusten da nobelari buruz berba egingo dute azaroaren 18an (asteartea) 18:30ean Oñatiko liburutegian.

Aza 18 14

Andraizea, Irati Goikoetxea

Irati Goikoetxeak Andraizea liburua aurkeztuko du azaroaren 18an (asteartea) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegi Mandas aretoan.

Agenda

Efemerideak

Kritikak