maiatza 12 15

Maiatz aldizkariaren 60. zenbakia

Maiatz aldizkariaren 60. zenbakia aurkeztuko dute maiatzaren 12an (asteartea) 18:30ean Baionan, Euskal Museoan.

maiatza 12 15

Ni, Vera Zumaian

Itxaso Martinekin Ni, Vera nobelari buruz solas egingo dute maiatzaren 12an (asteartea) 18:00etan Zumaiako Alondegian.

maiatza 08 15

Irakurraldia Bilbon

Xerezaderen Artxiboaren jaia eta irakurraldia izango da maiatzaren 8an (ostirala) 20:00etan Bilbon, Hika Ateneoan.

maiatza 08 15

Iazko hezurrak Donostian

Unai Elorriagarekin Iazko hezurrak nobelari buruz solas egingo dute maiatzaren 8an (ostirala) 18:30ean Donostiako Elkar aretoan.

maiatza 07 15

Bitsa eskuetan Zamudion

Miren Agur Meabek Bitsa eskuetan errezitaldia egingo du maiatzaren 7an (osteguna) 20:00etan Zamudioko dorretxean. Musika: Ibone Ibazeta.

maiatza 07 15

Errezitaldia Durangon

Tere Irastortzak eta Castillo Suarezek errezitaldia egingo dute maiatzaren 7an (osteguna) 20:00etan Durangoko Arte eta Historia Museoan.

maiatza 07 15

Errezitaldia Donostian

“Laba/Lurra” errezitaldia egingo dute Oier Guillanek eta Antonio Casado da Rochak maiatzaren 7an (osteguna) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

maiatza 07 15

Ixa Asap!, Jose Luis Asensio

Jose Luis Asensiok Ixa Asap! ipuin liburua aurkeztuko du maiatzaren 7an (osteguna) 19:00etan Iruñeko Karrikirin.

maiatza 07 15

Azken afaria Basaurin

Xabier Montoiaren Azken afaria nobelaz ariko dira maiatzaren 7an (osteguna) 19:00etan Basauriko Pozokoetxen.

Xabier Montoia,

maiatza 07 15

Egunero hasten delako Donostian

Ramon Saizarbitoriarekin Egunero hasten delako nobelari buruz solas egingo dute maiatzaren 7an (osteguna) 17:30ean Donostian, Alderdi Ederreko liburutegian.

maiatza 06 15

Errezitaldia Durangon

Leire Bilbaok eta Gerardo Markuletak errezitaldia egingo dute maiatzaren 6an (asteazkena) 20:00etan Durangoko Arte eta Historia Museoan.

maiatza 06 15

Urtebetetze festa Durangon

Castillo Suarezekin Urtebetetze festa poema liburuaz berba egin dute maiatzaren 6an (asteazkena) 19:30ean Durangoko liburutegian.

maiatza 06 15

Miguel Hernandez Gasteizen

Miguel Hernandez kantuz” errezitaldia eskainiko du Josu Landak Munduko Poesia Kaierak bilduman argitaratutako antologiaren harira maiatzaren 6an (asteazkena) 19:00ean Gasteizko Oihaneder-en.

maiatza 06 15

Bernardo Atxagaren hitzaldia Durangon

Bernardo Atxagak “Gogoeta harri baten inguruan” hitzaldia eskainiko du maiatzaren 6an (asteazkena) 19:00etan Durangoko Arte eta Historia Museoan.

maiatza 06 15

Perlak, kolpeak, musuak, traizioak, Joxemari Iturralde

Joxemari Iturraldek Perlak, kolpeak, musuak, traizioak nobela aurkeztuko du maiatzaren 6an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Pamiela.

Agenda

Efemerideak

Kritikak