maiatza 14 15

Erraiak Markinan

Danele Sarriugarteren Erraiak nobelaz berba egin dute maiatzaren 14an (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.

maiatza 14 15

Frankenstein Bilbon

Mary Shelleyren Frankenstein nobela aztertuko dute maiatzaren 14an (osteguna) 18:00etan Bilboko Bidebarrieta liburutegian.

maiatza 13 15

Itxaro Bordaren errezitaldia Baionan

Itxaro Bordak Zure hatsaren ez galtzeko errezitaldia eskainiko du maiatzaren 13an (asteazkena) 20:30ean Baionan, Euskal Museoan.

maiatza 13 15

Solasaldia Baionan

Solasaldia egingo dute Agurtzane Anduetzak, Eric Dicharryk, Ttittika Rekaltek eta Josu Jimenez Maiak maiatzaren 13an (asteazkena) 19:00etan Baionan, Euskal Museoan.

maiatza 13 15

Post-it bizitzak Iurretan

Iolanda Zuñigaren Post-it bizitzak liburuaz jardungo dute maiatzaren 13an (asteazkena) 19:00etan Iurretako liburutegian.

maiatza 13 15

After Banksy Baionan

Eric Dicharryk After Banksy poema liburua aurkeztuko du maiatzaren 13an (asteazkena) 18:45ean Baionan, Euskal Museoan.

maiatza 13 15

Bi saiakera emazteen izenean Baionan

Marikita Tanburinek Bi saiakera emazteen izenean liburua aurkeztuko du maiatzaren 13an (asteazkena) 18:30ean Baionan, Euskal Museoan.

maiatza 13 15

Edorta Jimenezen kontaketa Eskoriatzan

Edorta Jimenezek “Naufragoa eta kupela” ipuina kontatuko du maiatzaren 13an (asteazkena) 14:45ean Eskoriatzako udal aretoan.

maiatza 13 15

Anuntxi Aranaren hitzaldia Eskoriatzan

Anuntxi Aranak “Anbotoko Dama, deabru ala goiandere?” hitzaldia ekainiko du maiatzaren 13an (asteazkena) 11:15ean Eskoriatzako udal aretoan.

maiatza 13 15

Saizarbitoria eta iragana, Markos Zapiain

Saizarbitoria eta iragana saiakera aurkeztuko du Markos Zapiainek maiatzaren 13an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa.

maiatza 13 15

Espedizioa, Juanra Madariaga

Juanra Madariagak Espedizioa kronika liburua aurkeztuko du maiatzaren 13an (asteazkena) 10:30ean Bilboko Elkar aretoan.

maiatza 13 15

Koldo Izagirreren kontaketa Eskoriatzan

Koldo Izagirrek “Baztango lanbroa” ipuina kontatuko du maiatzaren 13an (asteazkena) 10:15ean Eskoriatzako udal aretoan.

maiatza 13 15

Txilikuren hitzaldia Eskoriatzan

Txilikuk “Kontaketaren plazera” hitzaldia egingo du maiatzaren 13an (asteazkena) 9:15ean Eskoriatzako udal aretoan.

maiatza 12 15

1914-1918 lekukoak Baionan

Patri Urkizuk 1914-1918 lekukoak liburua aurkeztuko du maiatzaren 12an (asteartea) 19:00etan Baionan, Euskal Museoan; eta ondoren solasaldian parte hartuko dute Emilio Lopez Adanek eta Eneko Bidegainek.

maiatza 12 15

Kaskarin baten kontakizunak, Joseba Aurkenerena

Joseba Aurkenerenak Kaskarin baten kontakizunak liburua aurkeztuko du maiatzaren 12an (asteartea) 18:45ean Baionan, Euskal Museoan.

Agenda

Efemerideak

Kritikak