maiatza 06 15

Bernardo Atxagaren hitzaldia Durangon

Bernardo Atxagak “Gogoeta harri baten inguruan” hitzaldia eskainiko du maiatzaren 6an (asteazkena) 19:00etan Durangoko Arte eta Historia Museoan.

maiatza 06 15

Perlak, kolpeak, musuak, traizioak, Joxemari Iturralde

Joxemari Iturraldek Perlak, kolpeak, musuak, traizioak nobela aurkeztuko du maiatzaren 6an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Pamiela.

maiatza 05 15

Atertu arte itxaron Donostian

Katixa Agirreren Atertu arte itxaron nobelaz jardungo dute maiatzaren 5ean (asteartea) 19:30ean Donostiako Liburutegi Nagusiko sotoan.

maiatza 02 15

Errezitaldia Donostian

Juan Ramon Makusok errezitaldia egingo du maiatzaren 2an (larunbata) 19:00etan Donostiako Garoa Kult Lab-en.

Api 30 15

Atertu arte itxaron Donostian

Katixa Agirreren Atertu arte itxaron nobelaz mintzatuko dira apirilaren 30ean (osteguna) 19:30ean Donostiako Garoa kultur Lab-en.

Api 30 15

Mihia aske Lizarran

Elias Canettiren Mihia aske aztertuko dute apirilaren 30ean (osteguna) 19:30ean Lizarrako liburutegian.

Api 30 15

Iazko hezurrak Sopelan

Unai Elorriagarekin Iazko hezurrak nobelari buruz berba egingo dute apirilaren 30ean (osteguna) 19:00etan Sopelako Kurtzio kulturgunean.

Api 30 15

Ez egin tiro anbulantziei Laudion

Mikel Ayllon Ez egin tiro anbulantziei nobelari buruz berbetan arituko da apirilaren 30ean (osteguna) 19:00etan Laudioko Basalarrinan.

Api 30 15

Otto Pette Getarian

Anjel Lertxundiren Otto Pette nobelaz ariko dira apirilaren 30ean (osteguna) 18:30ean Getariako Saiaz hotelean.

Api 30 15

Ametsak ere zain, Mikel Antza

Mikel Antzaren Ametsak ere zain poema liburua aurkeztuko dute apirilaren 30ean (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa.

Api 29 15

Erraiak Tolosan

Danele Sarriugarteren Erraiak nobela hizpide izango dute apirilaren 29an (asteazkena) 19:00etan Tolosako kultur etxean.

Api 29 15

Verba polita Zarautzen

Javier Aramendirekin Verba polita poema liburuaz mintzatuko dira apirilaren 29an (asteazkena) 18:30ean Zarauzko liburutegian.

Api 28 15

Alter ero Andoainen

Bertol Arrietarekin Alter ero ipuin liburuaz solas egingo dute apirilaren 28an (asteartea) 19:00etan Andoaingo liburutegian.

Api 26 15

Harkaitz Canoren irakurraldia Bilbon

Harkaitz Canok Bilbao-Baobil 2115 kontakizunaren irakurraldia egingo du, Uxue Alberdi eta Oihana Bartra bertsolarien erantzunekin, apirilaren 26an (igandea) 12:00etan Bilboko Guggenheim entzungelan.

Api 25 15

Errezitaldia Iruñean

Markel Ormazabal eta Oier Gonzalezek  errezitaldia egingo dute apirilaren 25ean (larunbata) 18:00etan Iruñeko Katakraken.

Agenda

Efemerideak

Kritikak