Eka 09 15

Nire amaren autobiografía Zumaian

Jamaica Kincaiden Nire amaren autobiografía liburuaz jardungo dute ekainaren 9an (asteartea) 18:00etan Zumaiako Alondegian.

Eka 06 15

Bihotzero Donostian

Maider Agirrerekin Bihotzero nobelaz jardungo dute ekainaren 6an (larunbata) 18:00etan Donostiako Garoa Kultur Lab-en.

Eka 05 15

Bihotzero Beasainen

Maider Agirrerekin Bihotzero nobelaz ariko dira ekainaren 5ean (ostirala) 18:30ean Beasaingo Igartza Jauregian.

Eka 05 15

Sarrionandiaren Narrazio guztiak (1979-1990), irakurketa jarraitua Bilbon

Joseba Sarrionandiaren Narrazio guztiak (1979-1990) liburuaren irakurketa jarraitua egingo dute ekainaren 5ean (ostiraka) 8:00etatik arratsaldeko 20:00etara Bilboko Arriaga antzokian.

Eka 04 15

“Erractus” errezitaldia Hernanin

Jule Goikoetxeak, Danele Sarriugartek eta Kattalin Minerrek “Erractus” errezitaldia egingo dute ekainaren 4an (osteguna) 20:30ean Hernaniko Uru tabernan.

Eka 04 15

“Munduaren neurria” errezitaldia Zarautzen

Oier Guillanek eta Rafa Ruedak “Munduaren neurria” errezitaldi musikatua eskainiko dute ekainaren 4an (osteguna) 20:00etan Zarauzko Euskalduna tabernan.

Eka 04 15

Ametsak ere zain errezitaldia Durangon

Mikel Antzaren Ametsak ere zain liburuko poemen errezitaldia egingo dute Gotzon Barandiaranek, Josu Landak eta Itziar Castrillok ekainaren 4an (osteguna) 19:00etan Durangoko Hitz liburu-dendan.

Eka 04 15

Sarrionandiaren itzulpengintzaz Bilbon

Joseba Sarrionandiaren itzulpengintzaz jardungo dute Aiora Jakak eta Jose Enrike Urrutiak ekainaren 4an (osteguna) 19:00etan Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan.

Eka 04 15

“Nire Arestiar lauburuak” hitzaldia Bilbon

“Nire Arestiar lauburuak” hitzaldia eta irakurraldia eskainiko du Miren Agur Meabek ekainaren 4an (osteguna) 19:00etan Bilbon, Deustuko Unibertsitatean.

Eka 04 15

Parmako kartusia Bilbon

Stendhalen Parmako kartusia aztertuko dute ekainaren 4an (osteguna) 18:00etan Bilbon, Foru Liburutegian.

Eka 04 15

Koldar hutsa zara, Aritz Gorrotxategi

Aritz Gorrotxategik Koldar hutsa zara nobela aurkeztuko du ekainaren 4an (osteguna) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Erein.

Eka 04 15

Bihotzero, Maider Agirre Gurrutxaga

Maider Agirre Gurrutxagak Bihotzero nobela aurkeztuko du ekainaren 4an (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Eka 03 15

Frankenstein Durangon

Mary Shelleyren Frankenstein nobela aztertuko dute ekainaren 3an (asteazkena) 19:30ean Durangoko liburutegian.

Eka 03 15

Kristalezko begi bat Leitzan

Miren Agur Meaberekin Kristalezko begi bat nobelari buruz solas egingo dute ekainaren 3an (asteazkena) 19:00etan Leitzako liburutegian.

Eka 03 15

“Arestiren Bilbo” ibilaldi literarioa Bilbon

“Arestiren Bilbo” ibilbidea gidatuko dute Iraia Biterik eta Beñat Aiarzak ekainaren 3an (asteazkena) 17:30ean Bilbon, Kafe Antzokitik abiatuta.

Agenda

Efemerideak

Kritikak