Urr
02
15
Anjel Lertxundik Eugenio Montaleren Munduko Poesia Kaierako poemak irakurriko ditu urriaren 2an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoa liburu-dendan, eta Iñigo Astizek Sandro Penna poetarenak azalduko ditu.
Urr
02
15
Eider Rodriguezek “Sarrionandiaren itsasoak” hitzaldia eskainiko du urriaren 2an (ostirala) 19:00etan Ondarroako Kofradia Zaharrean.
Urr
01
15
Munduko Poesia Kaierak bildumako hiru antologia berri aurkeztuko dituzte urriaren 1ean (osteguna) 12:00etan Donostiako Garoan. Ingeborg Bachmman (Nagore Tolosak itzulia), Eugenio Montale (Anjel Lertxundik) eta Jorge de Sena (Rikardo Arregik). Argitaletxea: Susa.

Urr
01
15
Paul Austerren Neguko egunerokoa liburua aurkeztuko du Oskar Aranak urriaren 1ean (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Txalaparta.
Ira
30
15
Anne Sextonen poemak irakurriko dituzte Harkaitz Canok eta Ainara Gurrutxagak irailaren 30ean (asteazkena) 20:00etan Bilboko Kafe Antzokian. Musika: Iban Urizar.
Ira
30
15
Jon Arretxeren 19 kamera nobelaz mintzatuko dira irailaren 30ean (asteazkena) 18:30ean Zarauzko liburutegian.
Ira
25
15
Elena Ferranteren Adiskide paregabea aztertuko dute irailaren 25ean (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon.
Ira
25
15
Katixa Agirrerekin Atertu arte itxaron nobelaz jardungo dute irailaren 29an (asteartea) 20:00etan Zornotzako liburutegian.
Ira
24
15
Elena Ferranteren Adiskide paregabea aztertuko dute irailaren 24an (osteguna) 18:30ean Getariako liburutegian.
Ira
24
15
Mikel Antzaren Ametsak ere zain liburuko poemen errezitaldia egingo dute Josu Landak, Gotzon Barandiaranek eta Itziar Castrillok irailaren 24an (osteguna) 18:00etan Ziburuko Maitenia ostatuan.

Ira
22
15
Joxan Artzeren poemen errezitaldia egingo dute Oier Guillanek eta Asier Sarasolak irailaren 22an (asteartea) 19:30ean Iruñeko Civivox aretoan. Musika: Bide Ertzean.
Ira
22
15
Danele Sarriugarteren Erraiak nobelaz berba egingo dute irailaren 22an (asteartea) 19:30ean Las Karrerasko Haritzalde aretoan.
Ira
18
15
Mikel Antzaren Ametsak ere zain liburuko poemen errezitaldia egingo dute Josu Landak, Gotzon Barandiaranek eta Itziar Castrillok irailaren 18an (ostirala) 19:30ean Iruritako Jauregiarte tabernan.

Ira
18
15
Eider Rodriguezen Haragia ipuin liburuari buruz berba egingo dute irailaren 18an (ostirala) 19:00etan Laudioko Basalarrina elkartean.
Ira
17
15
Koldo Izagirrerekin Lorea Gernika, andrazko bat liburuaz berba egingo dute irailaren 17an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Angulerin.
