Aza
17
15
Juan Kruz Igerabidek Lainoa janez eta Aintzane Galardik Mendafin usaineko iluntzeak poema liburuak aurkeztuko dituzte azaroaren 17an (asteartea) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Erein.
Aza
16
15
Mikel Tabernaren Alkasoroko benta nobelari buruz ariko dira azaroaren 16an (astelehena) 19:45ean San Pedron, liburutegian.

Aza
16
15
Katixa Agirrerekin Atertu arte itxaron nobelaz solas egingo dute azaroaren 16an (astelehena) 18:30ean Igorreko kultur etxean.
Aza
15
15
Mikel Antzaren Ametsak ere zain liburuko poemen errezitaldia egingo dute Josu Landak, Gotzon Barandiaranek eta Itziar Castrillok azaroaren 15ean (igandea) 19:00etan Arrasateko Jaizale tabernan.

Aza
14
15
Andoni Salamerok “Misterioari dario” errezitaldia eskainiko du azaroaren 14an (larunbata) 18:00etan Arantzazuko Gandiaga Topagunean.
Aza
12
15
Andoni Urzelairekin Karanbola toxikoak ipuin liburuaz berba egingo dute azaroaren 12an (osteguna) 19:00etan Durangoko Hitz liburu-dendan.

Aza
12
15
Alaine Agirreren Odol mamituak nobelaz jardungo dute azaroaren 12an (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.
Aza
11
15
Pello Salabururen Errateko nituenak liburuaz jardungo dute azaroaren 11n (asteazkena) 19:00etan Tolosako kultur etxean.
Aza
11
15
Danele Sarriugarteren Erraiak nobelaz berba egingo dute azaroaren 11n (asteazkena) 18:30ean Bermeoko liburutegian.
Aza
11
15
Ian McEwanen Hoben-ordaina aztertuko dute azaroaren 11n (asteazkena) 18:00etan Leitzako liburutegian.
Aza
10
15
Mikel Peruarenaren Su zelaiak nobelaz mintzatuko dira azaroaren 10ean (asteartea) 18:00etan Zumaiako Alondegian.

Aza
10
15
Mariama Baren Hain gutun luzea aztertuko dute azaroaren 10ean (asteartea) 17:30ean Iurretako liburutegian.
Aza
09
15
Maider Agirrerekin Bihotzero nobelaz solas egingo dute azaroaren 9an (astelehena) 19:00etan Azpeitiko Emakumeen Txokoan.
Aza
06
15
John Steinbecken Saguak eta gizonak aztertuko dute azaroaren 6an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldikon.
Aza
06
15
Maider Agirrerekin Bihotzero nobelaz mintzatuko dira azaroaren 6an (ostirala) 19:00etan Bilboko Skolastikan.