Aza 17 15
Basamortua Las Karrerasen
Le Clezioren Basamortua aztertuko dute azaroaren 17an (asteartea) 19:30ean Las Karrerasko Haritzalde aretoan.
Aza 17 15
Le Clezioren Basamortua aztertuko dute azaroaren 17an (asteartea) 19:30ean Las Karrerasko Haritzalde aretoan.
Aza 17 15
Itxaso Martinen Ni, Vera nobelaz ariko dira azaroaren 17an (asteartea) 18:30ean Lasarte-Oriako liburutegian.
Aza 17 15
Juan Kruz Igerabidek Lainoa janez eta Aintzane Galardik Mendafin usaineko iluntzeak poema liburuak aurkeztuko dituzte azaroaren 17an (asteartea) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Erein.
Aza 16 15
Mikel Tabernaren Alkasoroko benta nobelari buruz ariko dira azaroaren 16an (astelehena) 19:45ean San Pedron, liburutegian.

Aza 16 15
Katixa Agirrerekin Atertu arte itxaron nobelaz solas egingo dute azaroaren 16an (astelehena) 18:30ean Igorreko kultur etxean.
Aza 15 15
Mikel Antzaren Ametsak ere zain liburuko poemen errezitaldia egingo dute Josu Landak, Gotzon Barandiaranek eta Itziar Castrillok azaroaren 15ean (igandea) 19:00etan Arrasateko Jaizale tabernan.

Aza 14 15
Andoni Salamerok “Misterioari dario” errezitaldia eskainiko du azaroaren 14an (larunbata) 18:00etan Arantzazuko Gandiaga Topagunean.
Aza 12 15
Andoni Urzelairekin Karanbola toxikoak ipuin liburuaz berba egingo dute azaroaren 12an (osteguna) 19:00etan Durangoko Hitz liburu-dendan.

Aza 12 15
Alaine Agirreren Odol mamituak nobelaz jardungo dute azaroaren 12an (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.
Aza 11 15
Pello Salabururen Errateko nituenak liburuaz jardungo dute azaroaren 11n (asteazkena) 19:00etan Tolosako kultur etxean.
Aza 11 15
Danele Sarriugarteren Erraiak nobelaz berba egingo dute azaroaren 11n (asteazkena) 18:30ean Bermeoko liburutegian.
Aza 11 15
Ian McEwanen Hoben-ordaina aztertuko dute azaroaren 11n (asteazkena) 18:00etan Leitzako liburutegian.
Aza 10 15
Mikel Peruarenaren Su zelaiak nobelaz mintzatuko dira azaroaren 10ean (asteartea) 18:00etan Zumaiako Alondegian.

Aza 10 15
Mariama Baren Hain gutun luzea aztertuko dute azaroaren 10ean (asteartea) 17:30ean Iurretako liburutegian.
Aza 09 15
Maider Agirrerekin Bihotzero nobelaz solas egingo dute azaroaren 9an (astelehena) 19:00etan Azpeitiko Emakumeen Txokoan.