Aza 19 24
Mikel Ayllon Hau ez da gerra bat Donostian
Mikel Ayllonen Hau ez da gerra bat liburuaren irakurketa dramatizatua azaroaren 19an (asteartea) 19:00etan Donostiako Victoria Eugenia antzokiko klubean. Literaktum.

Aza 19 24
Mikel Ayllonen Hau ez da gerra bat liburuaren irakurketa dramatizatua azaroaren 19an (asteartea) 19:00etan Donostiako Victoria Eugenia antzokiko klubean. Literaktum.

Aza 19 24
Juana Dolores idazlearekin Girgileria poema liburuaren aurkezpena eta errezitaldia egingo du Maider Ramirez Martin itzultzaileak azaroaren 19an (asteartea) 19:00etan Gasteizko Liburutopian.

Aza 19 24
Lizar Begoña idazlearen Mundu zitalaren kontra nobelari buruz arituko dira azaroaren 19an (asteartea) 18:30ean Donostian, Egiako Teila fabrikan. Iraqueerle taldea.

Aza 18 24
Lide Hernando Muñoz Izotz ura nobelari buruz arituko da azaroaren 18an (astelehena) 19:00etan Soraluzeko Blues Hotsak irakurle klubean.

Aza 18 24
Beñat Sarasolak Coca-Cola bat zurekin nobela berria hartuko du hizpide Danele Sarriugarterekin egingo duen solasaldian azaroaren 18an (astelehena) 19:00etan Donostiako San Jeronimoko udal liburutegian. Literaktum

Aza 18 24
Rakel Pardorekin solasean arituko dira Egurats zabaletako izendaezinak lanari buruz azaroaren 18an (astelehena) iluntzeko 18:00etan Anizko elkartean. Irakurleen asanblada.

Aza 17 24
Eider Rodriguezen Bihotz handiegia ipuin liburuaz solas egingo dute azaroaren 17an (igandean) Zarauzko Hiruputzu gaztetxean. Uhera irakurle taldea.

Aza 16 24
Maddi Zubeldiaren Deserria haurtzaro eta Erran gabe doa eleberrien inguruko kalakaldia azaroaren 16an (larunbata) 10:00etan Hazparneko Mediatekan.

Aza 15 24
Joyce Carol Oates idazlearen Bortxaketa. Amodiozko istorio bat liburuari buruz arituko dira berbetan azaroaren 15ean (barikua) 19:00etan Eako Eskolondon.

Aza 14 24
Katixa Agirrerekin Amek ez dute liburua izango dute solasgai azaroaren 14an (osteguna) 19:00etan Berriozarko liburutegian.

Aza 14 24
Eñaut Etxamendi Gilentegiko Gilen liburuaz mintzatuko da azaroaren 14an (osteguna) 19:00etan Ortzaizeko Menta liburudenan, Aldude Baigorri Ortzaizeko irakurle taldean.
Aza 14 24
Mikel Zubimendik idatzitako Han egon zen Jose Luis Elkororen biografiari buruz arituko dira berbetan azaroaren 14an (osteguna) 18:30ean Aretxabaletako kultur etxean.
+.
Aza 14 24
Annie Ernauxen Idazketa labana bat da aurkeztuko du Leire Lakasta itzultzaileak azaroaren 14an (osteguna) 11:00etan Donostiako Liburutegi nagusian. Argitaletxea: Katakrak.
Aza 13 24
Itxaro Borda eta Juanjo Olasagarrek Queer literatura hartuko dute solasgai azaroaren 13an (asteazkena) 19:00etan Iruñeko Laban.

Aza 13 24
Mohammed el-Kurd idazle palestinarraren Rifqa poema liburua liburuaren errezitaldi musikatua egingo dute Eider Beobide eta Xalba Ramirezek azaroaren 13an (asteazkena) 18:300ean Bilboko Zirikan.
