Urt 23 16

Jim Thompsonen nobelei buruz Elizondon

Jim Thompsonen nobelei buruzko mahai-inguruan parte hartuko dute Xabier Olarrak eta Miel Anjel Elustondok urtarrilaren 23an (larunbata) 11:00etan Elizondoko Arizkunenean.

Urt 22 16

Kearen fiordoa Iruñean

Iñaki Petxarromanen Kearen fiordoa liburuaz mintzatuko dira urtarrilaren 22an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldikon.

Urt 22 16

Gidariaren okerra Donostian

Gotzon Barandiaranekin Gidariaren okerra nobelari buruz solasean ariko da Lander Garro urtarrilaren 22an (ostirala) 19:00etan Donostiako Garoa Kultur-Laben.

Urt 22 16

Szymborskaren poemen errezitaldia Donostian

Wislawa Szymborskaren poemak irakurriko dituzte Helena Golab eta Amaia Lizarraldek urtarrilaren 22an (ostirala) 19:00etan Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Musika: Iñaki Salvador.

Urt 22 16

Harkaitz Canoren hitzaldia Elizondon

Harkaitz Canok “Akabaila beltzak zineman” hitzaldia egingo du (H)Ilbeltza jardunaldietan urtarrilaren 22an (ostirala) 19:00etan Elizondoko Arizkunenean.

Urt 22 16

Beltzaren koloreak, Jon Alonso

Jon Alonsok Beltzaren koloreak saiakera berria aurkeztuko du urtarrilaren 22an (ostirala) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea Susa.

Urt 21 16

Back to Leizarraga Zarautzen

Kepa Altonagaren Back to Leizarraga saiakeraz ariko dira urtarrilaren 21ean (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoa liburu-dendan.

Urt 21 16

Jose Antonio Loidiri buruz Iruritan

Jose Antonio Loidi idazleari buruzko solasaldia izango da urtarrilaren 21ean (osteguna) 19:00etan Baztanen, Iruritako Jauregiarten.

Urt 21 16

Andoni Salameroren errezitaldia Donostian

Andoni Salamerok poema errezitaldia eskainiko du urtarrilaren 21ean (osteguna) 19:00etan Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Musika: Pello Ramirez eta Jon Goenaga.

Urt 21 16

Nora ez dakizun hori Markinan

Irati Jimenezekin Nora ez dakizun hori nobelaz berba egingo dute urtarrilaren 21ean (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.

Urt 20 16

Peter Pan Leioan

Mathew Barrieren Peter Pan aztertuko dute urtarrilaren 20an (asteazkena) 19:30ean Leioako liburutegian.

Urt 20 16

Arotzaren eskuak Bermeon

Alberto Ladron Aranaren Arotzaren eskuak nobelaz jardungo dute urtarrilaren 20an (asteazkena) 18:30ean Bermeoko liburutegian.

Urt 19 16

“Gaizki moldatzen dira” Bilbon

“Gaizki moldatzen dira” literatur ekitaldia eskainiko dute Iñigo Astizek, Oier Aldekoak eta Garik urtarrilaren 19an (asteartea) 20:00etan Bilboko Arriaga Antzokian.

Urt 19 16

Gizon gogorraren sekretua Arizkunen

Xabier eta Martin Etxeberriarekin Gizon gogorraren sekretua nobelaz ariko dira urtarrilaren 19an (asteartea) 19:00etan Baztanen, Arizkungo Medikuaren Etxean.

Urt 19 16

Adiskide paregabea Iurreta

Elena Ferranteren Adiskide paregabea aztertuko dute urtarrilaren 19an (asteartea) 17:30ean Iurretako liburutegian.

Agenda

Efemerideak

Kritikak