Ots 09 16

Beltzuria Zumaian

Ixiar Rozasen Beltzuria liburuaz solas egingo dute otsailaren 9an (asteartea) 18:00etan Zumaiako Alondegian.

Ots 08 16

Babeserako kopia Bilbon

Goizalde Landabasoren Babeserako kopia poema liburuan oinarritutako performancea egingo dute otsailaren 8an (astelehena) 19:30ean Bilbon, Bidebarrietako liburutegian.

Ots 07 16

Su zelaiak Berlinen

Mikel Peruarenak Su zelaiak nobelako pasarteen irakurraldia egingo du otsailaren 7an (igandea) 15:30ean Berlinen, Etnologia Museoan.

Ots 05 16

Mahai-ingurua Gernikan

“Fikzioak gorpuzten” mahai-inguruan solas egingo dute Alaine Agirrek, Leire Bilbaok eta Irati Jimenezek otsailaren 5ean (ostirala)19:30ean Gernikako Astran.

Ots 04 16

Hobe kontatzen ez badidazu Basaurin

Hobe kontatzen ez badidazu ipuin antologia aztertuko dute otsailaren 4an (osteguna) 19:00etan Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.

Ots 04 16

Gidariaren okerra Iruñean

Gotzon Barandiaranekin Gidariaren okerra nobelari buruz solasean ariko da Irantzu Pastor otsailaren 4an (osteguna) 19:00etan Iruñeko Katakraken.

Ots 03 16

Sekula gehiago egingo ez dudan gauza ustez dibertigarri bat Donostian

David Foster Wallacen Sekula gehiago egingo ez dudan gauza interesgarri bat liburuari buruz solasean arituko dira Danele Sarriugarte eta Harkaitz Cano otsailaren 3an (asteazkena) 19:30etan Donostiako Garoa liburudendan.

Ots 03 16

Odol mamituak Durangon

Alaine Agirreren Odol mamituak liburuaz jardungo dute otsailaren 3an (asteazkena) 19:15ean Durangoko liburutegian.

Ots 02 16

Sumisioa Donostian

Michel Houellebecqen Sumisioa aztertuko dute otsailaren 2an (asteartea) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Ots 02 16

Espedizioa Eibarren

Juanra Madariagarekin Espedizioa liburuaz berba egingo dute otsailaren 2an (asteartea) 19:00etan Eibarko liburutegian.

Ots 01 16

Hobe isilik Ermuan

Garbiñe Ubedaren Hobe isilik nobelaz jardungo dute otsailaren 1ean (astelehena) 19:30ean Ermuko Lobiano kultur etxean.

Urt 31 16

Itu Bandaren errezitaldia Oreretan

Itu Bandak errezitaldi bidez aurkeztuko du Lekore aldizkaria urtarrilaren 31n (igandea) 19:00etan Oreretako Mikelazulon.

Urt 31 16

Gidariaren okerra Ondarroan

Gotzon Barandiaranekin Gidariaren okerra nobelari buruz solasean ariko dira urtarrilaren 31n (igandea) 11:30ean Ondarroako Arrigorri tabernan.

Urt 30 16

Ulises Ean

James Joyceren Ulises aztertuko dute Xabier Olarrarekin urtarrilaren 30ean (larunbata) 19:00etan Ea Eskolondon.

Urt 29 16

Ogi hutsa Iruñean

Mohamed Xukriren Ogi hutsa aztertuko dute urtarrilaren 29an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Katakraken.

Agenda

Efemerideak

Kritikak