Aza
24
24
Joseba Sarrionandia eta Ruper Ordorika Huntaz eta hartaz arituko dira azaroaren 24an (igandea) 17:30ean Larzabaleko Espeletenia kultur gunean. BIK Baipeleteneko Irakurleen Kluba.

Aza
23
24
Joseba Sarrionandia eta Ruper Ordorika Huntaz eta hartaz arituko dira azaroaren 23an (neskeneguna) 21:00etan Atharratzeko Prefostan.

Aza
22
24
Juana Dolores idazlea eta Maider Ramirez Martin itzultzailea Girgileria poema liburua aurkezten egongo dira azaroaren 22an (ostirala) 19:00etan Donostiako Zentro Sozialistan.

Aza
22
24
McKenzie Warken Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza liburuaz jardungo dute azaroaren 22an (ostirala) 19:00etan Iruñeko Katakrakeko irakurle taldean.
Aza
21
24
Eztizen Artolaren Gurpilak liburuari buruz arituko dira azaroaren 21ean (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko irakurle taldean.

Aza
21
24
Juana Dolores idazlea eta Maider Ramirez Martin itzultzailea Girgileria poema liburua aurkezten egongo dira azaroaren 21ean (osteguna) 19:00etan Bilboko Sarean elkartean.

Aza
21
24
Jule Goikoetxeak Politeismo bastarta lau egun Angela Davisekin liburua aurkeztuko du azaroaren 21ean (osteguna) 18:30ean Donostiako Egia auzoko Eiheran. Aurkezlea: Kattalin Miner.

Aza
21
24
Munduko poeta emakumezkoak: errezital bat Munduko Poesia Kaieren bildumako emakumeen zenbait poemaren irakurraldia egingo dute Itxaro Borda, Maite López Las Heras eta Garazi Ugaldek azaroaren 21ean (osteguna) 18:30ean Zarauzko Garoa liburudendan. Gidariak: Maialen Berasategi eta Isabel Etxeberria.

Aza
21
24
Karmele Jaioren Maitasun kapitala liburuari buruz solasean arituko dira azaroaren 21ean (osteguna) 18:00etan Eskoriatzako liburutegian.
Aza
20
24
Oihane Amantegi eta Amaia Astobiza Letrak eta bariazioak berbagai hartuta arituko dira elkarrekin azaroaren 20an (asteazkena) 19:30ean Zornotzako Txiri-txiri tabernan.

Aza
20
24
Christopher Okigbo idazlearen nigeriarraren poemak irakurri eta komentatuko dituzte azaroaren 20an (asteazkena) 19:00etan Azpeitiko Dinamoan. Apoa.
Aza
20
24
Karmele Mitxelenaren Haragizko mamuak liburuari buruz solasean aritzekoak dira azaroaren 20an (asteazkena) 19:00etan Zaraitzuko irakurle taldean.

Aza
20
24
Juana Dolores idazlea eta Maider Ramirez Martin itzultzailea Girgileria poema liburua aurkezten egongo dira azaroaren 20an (asteazkena) 1900etan Iruñeko Katakrak liburudendan.

Aza
20
24
Mikel Zubimendik idatzitako Han egon zen Jose Luis Elkororen biografiari buruz arituko dira berbetan azaroaren 20an (asteazkena) 18:30ean Bergarako Irizar jauregian.
Aza
19
24
Uxue Alberdiren Hetero liburuari buruz arituko dira azaroaren 19an (asteartea) 19:00etan Bilboko Bira kultur gunean.
