Mar 01 16
Koldar hutsa zara Eibarren
Aritz Gorrotxategirekin Koldar hutsa zara nobelaz mintzatuko dira martxoaren 1ean (asteartea) 19:00etan Eibarko Portalean.
Mar 01 16
Aritz Gorrotxategirekin Koldar hutsa zara nobelaz mintzatuko dira martxoaren 1ean (asteartea) 19:00etan Eibarko Portalean.
Mar 01 16
Franz Kafkaren Metamorfosia nobelaz solas egingo dute Anton Garikanok, Rufino Iraolak eta Xabier Kintanak martxoaren 1ean (asteartea) 19:00etan Bilbon, Euskaltzaindian.
Ots 28 16
Joxan Artzeren poemak errezitatuko ditu Metrokoadroka kolektiboak otsailaren 28an (igandea) 19:30ean Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean. Musika: Bide Ertzean.
Ots 28 16
Bernardo Atxagak “Desertuko biztanleei buruz” irakurraldia egingo du otsailaren 28an (igandea) 17:00etan Baigorriko Etxauzia gazteluan. Musika: Anari.
Ots 28 16
Katixa Agirrerekin Atertu arte itxaron nobelaz berba egingo dute otsailaren 28an (igandea) 11:30ean Ondarroako Arrigorri jatetxean.
Ots 27 16
Ana Urkizaren Mamuak ipuin liburuz ariko dira otsailaren 27an (larunbata) 10:00etan Ondarroako liburutegian.
Ots 26 16
Virginia Woolfen Gela bat norberarena aztertuko dute otsailaren 26an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Katakraken.
Ots 26 16
Rebecca Westen Soldaduaren itzulera aztertuko dute otsailaren 26an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondo herri etxean.
Ots 26 16
Ixiar Rozasek Beltzuria liburuko pasarteen irakurraldia eskainiko du otsailaren 26an (ostirala) 19:30ean Oreretako Mikelazulon.
Ots 25 16
Mikel Peruarenaren Su zelaiak nobelaz solas egingo dute otsailaren 25ean (osteguna) 20:00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean.

Ots 25 16
Scott Fitzgeralden Plazeraren gau ilunekoak aztertuko dute otsailaren 25ean (osteguna) 19:30ean Lizarrako liburutegian.
Ots 25 16
Goiatz Labandibarrek “Zuri-beltzean” irakurraldia egingo du otsailaren 25an (osteguna) 19:30ean Oiartzungo 100TZE espazioan.
Ots 25 16
Danele Sarriugarteren Erraiak nobelari buruz jardungo dute otsailaren 25ean (osteguna) 19:00etan Donostian, Intxaurrondoko kultur etxean.
Ots 25 16
Pako Aristiren Urari ostutako poemak liburuaz jardungo dute otsailaren 25ean (osteguna) 18:30ean Getariako liburutegian.

Ots 24 16
Iñaki Irasizabalen Mendaroko txokolatea nobela izango dute hizpide otsailaren 24an (asteazkena) 19:30ean Algortako Vilamonte kultur etxean.