Api 18 16

Kearen fiordoa Azpeitian

Iñaki Petxarromanen Kearen fiordoa nobelaz ariko dira apirilaren 18an (astelehena) 18:00etan Azpeitiko liburutegian.

Api 17 16

Batxi gogoan, ibilaldia Bilbon

Juan Bautista Bilbao Batxi idazlea gogoan, “Lehen Mundu Gerra Bilbon zehar” ibilbidea egingo dute Edorta Jimenezekin apirilaren 17an (igandea) 12:00etan, Bilboko Plaza Barritik abiatuta.

Api 15 16

“Porto” Cano eta Mursegorekin Bilbon

Harkaitz Canok eta Mursegok “Porto” ikuskizuna eskainiko dute apirilaren 15ean (ostirala) 19:00etan Bilboko Azkuna Zentroan.

Api 15 16

Babeserako kopia Bilbon

Goizalde Landabasoren Babeserako kopia poema liburuan oinarritutako performancea egingo dute apirilaren 15ean (ostirala) 19:00etan Bilbo, Poza kaleko Elkar liburu-dendan.

Api 14 16

12etan bermuta Bilbon

Jasone Osororekin 12etan bermuta nobelaz solas egingo dute apirilaren 14an (osteguna) 19:00etan Bilbo, Poza kaleko Elkar liburu-dendan.

Api 14 16

Beltzuria Markinan

Ixiar Rozasekin Beltzuria liburuaz berba egingo dute apirilaren 14an (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.

Api 13 16

Urari ostutako poemak Bilbon

Pako Aristik eta Itziar Gomezek Urari ostutako poemak liburuan oinarritutako errezitaldia egingo dute apirilaren 13an (asteazkena) 20:30ean Bilboko Arte Ederretako Museoan.

Api 13 16

Beti oporretan Gasteizen

Harkaitz Canorekin Beti oporretan ipuin liburuaz solas egingo dute apirilaren 13an (asteazkena) 19:00etan Gasteizen, Pilar gizarte etxeko liburutegian.

Api 13 16

Txakurrari gauean gertatutako istripu bitxia Bermeon

Mark Haddonen Txakurrari gauean gertatutako istripu bitxia aztertuko dute apirilaren 13an (asteazkena) 18:30 Bermeoko liburutegian.

Api 13 16

Baita hondakinak ere Leitzan

Iñigo Astizekin Baita hondakinak ere poema liburuaz ariko dira apirilaren 13an (asteazkena) 18:00etan Leitzako liburutegian.

Api 13 16

Biribilgune Bilbon

Katixa Dolharerekin Biribilgune nobelaz mintzatuko dira apirilaren 13an (asteazkena) 18:00etan Bilboko Bidebarrieta liburutegian.

Api 13 16

Gizajoen katalogoa, Joxean Agirre

Joxean Agirrek Gizajoen katalogoa nobela aurkeztuko du apirilaren 13an (asteazkena) 10:30ean Donostiako Elkar aretoan.

Api 12 16

Ispiluak Zumaian

Eduardo Galeanoren Ispiluak aztertuko dute apirilaren 12an (asteartea) 18:00etan Zumaiako Alondegian.

Api 12 16

Odol mamituak Iurretan

Alaine Agirrerekin Odol mamituak nobelaz berba egingo dute apirilaren 12an (asteartea) 17:30ean Iurretako liburutegian.

Api 11 16

Hiri hondakin solidoak Igorren

Jon Alonsoren Hiri hondakin solidoak nobelaz ariko dira apirilaren 11n (astelehena) 17:00etan Igorreko kultur etxean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak