Urr 26 16

Feriatzaileak Bergaran

Patxi Larrionekin Feriatzaileak nobelari buruz solas egingo dute urriaren 26an (asteazkena) 19:00etan Bergarako Irizar jauregian.

Urr 26 16

Errezitaldia Tabakaleran

Miren Agur Meabe, Leire Bilbao, Felipe Juaristi, Manuel Rivas, Gonzalo Hermo eta Dolores Tembrasek errezitaldia eskainiko dute urriaren 26an (asteazkena) 19:00etan Donostiako Tabakaleran.

Urr 26 16

Berandu da gelditzeko Zarautzen

Unai Iturriagaren Berandu da gelditzeko nobelaz ariko dira urriaren 26an (asteazkena) 18:30ean Zarauzko liburutegian.

Urr 26 16

33 ezkil, Miren Gorrotxategi

Miren Gorrotxategik 33 ezkil nobela aurkeztuko du urriaren 26an (asteazkena) 10:30ean Donostiako Elkar aretoan.

Urr 25 16

Laranja bat zaborretan Donostian

Patxi Zubizarretak Laranja bat zaborretan irakurraldia eskainiko du urriaren 25ean (asteartea) 19:30ean Donostiako Victoria Eugenian.

Urr 25 16

Izenik gabeko lurrak Andoainen

Urt Zubiaurrerekin Izenik gabeko lurrak ipuin liburuaz ariko dira urriaren 25ean (asteartea) 19:00etan Andoaingo liburutegian.

Urr 25 16

Munduko Poesia Kaiera berriak

Nijole Miliauskaite, Stephane Mallarme eta Miroslav Holub poeten antologiak aurkeztuko dituzte Leire Bilbaok, Josu Landak eta Karlos Cidek urriaren 25ean (asteartea) 12:15ean Donostiako Udal Liburutegi zaharreko Mandas aretoan. Argitaletxea: Susa, Munduko Poesia Kaierak bilduma.

Urr 21 16

Hauts haietatik Ean

Unai Villenaren Hauts haietatik nobelaz jardungo dute urriaren 21ean (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon.

Urr 21 16

Makusoren errezitaldia Donostian

Juan Ramon Makusok errezitaldia egingo du urriaren 21ean (ostirala) 19:00etan Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Musika: Jon Makuso.

Urr 20 16

Gizajoen katalogoa Sopelan

Joxean Agirreren Gizajoen katalogoa nobelaz berba egingo dute urriaren 20an (osteguna) 19:00etan Sopelako kultur etxean.

Urr 19 16

“Porto” errezitaldia Bilbon

Harkaitz Canok eta Mursegok “Porto” errezitaldia egingo dute urriaren 19an (asteazkena) 20:00etan Bilboko Arriaga antzokian.

Urr 19 16

X hil da Leioan

Alaine Agirreren X hil da nobelari buruz mintzatuko dira urriaren 19an (asteazkena) 19:30ean Leioako liburutegian.

Urr 19 16

Umeek gezurra esaten dutenetik Durangon

Uxue Apaolazaren Umeek gezurra esaten dutenetik ipuin liburuaz mintzatuko dira urriaren 19an (asteazkena) 19:30ean Durangoko liburutegian.

Urr 19 16

Mr. Señora Tolosan

Oier Guillanen Mr. Señora antzerkiaz jardungo dute urriaren 19an (asteazkena) 19:00an Tolosako kultur etxean.

Urr 19 16

Asier Serranoren errezitaldia Donostian

Asier Serranok errezitaldia egingo du urriaren 19an (asteazkena) 19:00etan Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Musika: Miren Fernandez eta Antxon Sarasua.

Agenda

Efemerideak

Kritikak