Ira 30 16

Azken hitzordua Ean

Sandor Marairen Azken hitzordua nobelaz ariko dira irailaren 30ean (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon.

Ira 30 16

Gerra txikia Hendaian

Lander Garrorekin Gerra txikia nobelari buruz mintzatuko dira irailaren 30ean (ostirala) 18:30ean Hendaiako mediatekan.

Ira 29 16

Feriatzaileak, Patxi Larrion

Patxi Larrionek Feriatzaileak nobela berria aurkeztuko du irailaren 29an (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Eta arratsaldeko 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.

Ira 28 16

Gerra txikia Zarautzen

Lander Garroren Gerra txikia nobelaz ariko dira irailaren 28an (asteazkena) 18:30ean Zarauzko liburutegian.

Ira 28 16

Gezurren basoa, Alberto Ladron Arana

Alberto Ladron Aranak Gezurren basoa eta Ander Odriozolak Freeport nobela aurkeztuko dituzte irailaren 28an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.

Ira 26 16

Globalizazioak eta Erdi Aro berria, Joseba Gabilondo

Joseba Gabilondok Globalizazioak eta Erdi Aro berria saiakera aurkeztuko du irailaren 26an (astelehena) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Erein.

Ira 22 16

Argia Larrabetzun

Peru Magdalenarekin Argia poema liburuaz jardungo dute irailaren 22an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Angulerin.

Ira 21 16

Ehiztariaren isilaldia Tolosan

Luis Garderen Ehiztariaren isilaldia nobelaz ariko dira irailaren 21ean (asteazkena) 19:00etan Tolosako kultur etxean.

Ira 20 16

Herio heroi Oiartzunen

Oier Guillanekin Herio heroi antzerki obraz mintzatuko dira irailaren 20an (asteartea) 20:00etan Oiartzungo Fermiñenen.

Ira 20 16

Gizajoen katalogoa Las Karrerasen

Joxean Agirreren Gizajoen katalogoa nobelaz berba egingo dute irailaren 20an (asteartea) 19:30ean Las Karrerasko Haritzalde aretoan.

Ira 20 16

Literatur solasaldia Bilbon

Jasone Osoro eta Gotzon Barandiaran idazleen arteko solasaldia izango da irailaren 20an (asteartea) 19:30ean Bilboko Bidebarrieta liburutegian.

Ira 19 16

Kearen fiordoa Irurtzunen

Iñaki Petxarromanen Kearen fiordoa nobelaz ariko dira irailaren 19an (astelehena) 19:00etan Irurtzungo Iratxo elkartean.

Ira 15 16

Alaine Agirreren hitzaldia Bilbon

Alaine Agirrek hitzaldia egingo du irailaren 15ean (osteguna) 19:00etan Bilbon, Bizkaiko Foru Liburutegian.

Ira 15 16

Trilogia hiperlaburra, Karlos Linazasoro

Karlos Linazasorok Trilogia hiperlaburra liburua aurkeztuko du irailaren 15ean (osteguna) 10:30ean Donostiako Elkar aretoan.

Ira 13 16

Hauts hauetatik Donostian

Unai Villenaren Hauts hauetatik nobelaz jardungo dute irailaren 13an (asteartea) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Agenda

Efemerideak

Kritikak