Api 05 17

Elkarrekin esnatzeko ordua Deustuan

Kirmen Uriberekin Elkarrekin esnatzeko ordua nobelaz solas egingo dute apirilaren 5ean (asteazkena) 20:00etan Deustuko Euskararen Etxean.

Api 05 17

“Miguel Hernandez kantuz” Andoainen

“Miguel Hernandez kantuz” errezitaldia eskainiko du Josu Landak apirilaren 5ean (asteazkena) 20:00etan Andoaingo Ernaitza liburudendan.

Api 05 17

Ero hiria Bilbon

Javi Cilleroren Ero hiria ipuin liburuaz berba egingo dute apirilaren 5ean (asteazkena) 18:00etan Bilboko Bidebarrieta liburutegian.

Api 04 17

Anne Sexton Donostian

Anne Sextonen poesia kaiera aztertuko dute apìrilaren 4an (asteartea) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Api 04 17

Airearen isla Las Karrerasen

Mikel Hernández Abaituarekin Airearen isla nobelaz berba egingo dute apirilaren 4an (asteartea) 19:30ean Las Karrerasko Haritzalde aretoan.

Api 04 17

(Euskal) Literaturaren alde (eta kontra) Bilbon

Iban Zalduak (Euskal) Literaturaren alde (eta kontra) liburuaz jardungo du apirilaren 4an (asteartea) 19:00etan Bilbon, Elkar aretoan.

Api 04 17

Paradisua Eibarren

Arrate Egañaren Paradisua ipuin liburuaz mintzatuko dira apirilaren 4an (asteartea) 19:00etan Eibarko Portalean.

Api 04 17

Arestiren nazioa, antzerkia, Karlos del Olmo

Karlos del Olmok Arestiren nazioa, antzerkia saiakera aurkeztuko du apirilaren 4an (asteartea) 18:30ean Donostiako Tabakaleran.

Api 04 17

Hauts haietatik Iurretan

Unai Villenarekin Hauts haietatik nobelaz jardungo dute apirilaren 4an (asteartea) 17:30ean Iurretako liburutegian.

Api 03 17

12etan bermuta Legazpiko liburutegian

Jasone Osorok 12etan bermuta liburua hartuko du hizpide apirilaren 3an (astelehena) goizeko 10:30ean Legazpiko liburutegian.

Mar 31 17

Ametsak ere zain Baionan

Mikel Antzaren Ametsak ere zain liburuko poemen errezitaldia egingo dute Josu Landak, Gotzon Barandiaranek eta Itziar Castrillok martxoaren 31n (ostirala) 20:30ean Baionako Zizpa gaztetxean.

Mar 31 17

Politika zikina, Iñaki Irasizabal

Iñaki Irasizabalek Politika zikina nobela aurkeztuko du martxoaren 31n (ostirala) 10:30ean Donostiako Elkar aretoan.

Mar 30 17

Katu jendea Gasteizen

Eider Rodriguezen Katu jendea ipuin liburuaz ariko dira martxoaren 30ean (osteguna) 19:30ean Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean.

Mar 30 17

Laranja bat zaborretan Algortan

Patxi Zubizarretaren Laranja bat zaborretan liburuaz ariko dira martxoaren 30ean (osteguna) 19:30ean Algortako Villamonte kultur etxean.

Mar 30 17

Atertu arte itxaron Lizarran

Katixa Agirreren Atertu arte itxaron nobelaz mintzatuko dira martxoaren 30ean (osteguna) 19:30ean Lizarrako liburutegian.

Agenda

Efemerideak

Kritikak