Ots 20 25
Ernest Hemingway Fiesta. Eguzkia jaikitzen da Eskoriatzan
Ernest Hemingway idazlearen Fiesta. Eguzkia jaikitzen da liburuari buruz arituko dira otsailaren 20an (osteguna) 18:00etan Eskoriatzako liburutegian.
a.
Ots 20 25
Ernest Hemingway idazlearen Fiesta. Eguzkia jaikitzen da liburuari buruz arituko dira otsailaren 20an (osteguna) 18:00etan Eskoriatzako liburutegian.
a.
Ots 19 25
Jacques Prevert idazlearen poesia lana irakurri eta aztertuko da otsailaren 19an (asteazkena) 19:00etan Azpetiko dinamoan. APOA ekimenaren baitan.

Ots 19 25
Karmele Jaioren Maitasun kapitala liburuari buruz solasean arituko dira otsailaren 19an (asteazkena) 18:30ean Bergarako Irizar jauregian.
Ots 17 25
Homeroren Odisea Matías Mujikak euskaratua aurkeztuko dute otsailaren 17an (astelehena) 12:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Balea Zuria.
Ots 16 25
Miren Amurizak Pleibak liburu berria aurkezteko saio berezia egingo du Oihana Bartra eta Alaia Martin bertsolarien laguntzarekin eta Miren Narbaiza Mice musikariarekin otsailaren 16an (igandea) 18:00etan Laudioko Faktorian.

Ots 15 25
Kandido Uranga eta Inazio Tolosak Gabriel Arestirekin ikuskizuna egingo dute otsailaren 15ean (larunbata) 19:00etan Azpeitiko Soreasu antzokian.

Ots 13 25
Eztizen Artolaren Gurpilak liburuari buruz arituko dira otsailaren 13an (osteguna) 19:30ean Iruñeko Zaldiko elkartean.

Ots 13 25
Miren Amuriza berbalagun dutela Pleibak liburuari buruz berba egingo dute otsailaren 20an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Literaturaz Berbetanen.

Ots 12 25
Miren Amurizak Pleibak liburu berria aurkeztuko du otsailaren 12an (asteazkena) 19:00etan Iurretako Montoste elkartean.

Ots 12 25
Goiatz Labandibarren Zoo liburuari buruz berba egingo dute otsailaren 12an (asteazkena) 18:00etan Elorrioko liburutegian.
Ots 11 25
Miren Amurizaren Pleibak liburua mintzagai hartuko dute otsailaren 11an (asteartea) 18:00etan Zumaiako irakurle taldean.

Urt 31 25
Maxim Gorki idazle eta iraultzaileak idatzitako Ama nobela hartuko dute hizpide urtarrilaren 31an (ostirala) Mutrikuko gaztetxeko Balira irakurle taldean.

Urt 30 25
Gotzon Barandiaran eta Harkaitz Cano elkarrekin arituko dira Galbahea eta Ulu egiteko bolondres bila poema liburuei buruz berbetan urtarrilaren 30ean (osteguna) 19:00etan Dimako Abaroan.
Urt 29 25
Angela Davisen Abolizioa Politika, praktikak, promesak liburua aurkeztuko dute urtarrilaren 29an (asteazkena) 18:30ean Bergarako Kartzela zaharrean, Angiolillo liburutegian.

Urt 26 25
Ernest Hemingwayren Agurea ta itxasoa (1963) lanari buruz arituko dira irailaren 26an (igandea) 19:00etan Zarauzko Uhera irakurle taldean.
