Urr 05 17

Bernardo Atxagaren hitzaldia Gasteizen

Bernardo Atxagak “Pott inguruak” hitzaldia eskainiko du urriaren 5ean (osteguna) 19:30ean Gasteizko Ignacio Aldecoa kultura etxean.

Urr 05 17

Harkaitz Canorekin solasean Baionan

Harkaitz Canorekin solasaldia egingo dute urriaren 5ean (osteguna) 19:00etan Baionako Mediatekan.

Urr 05 17

Azken patriarka Markinan

Najat El Hachmiren Azken patriarka aztertuko dute urriaren 5ean (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.

Urr 03 17

Haur besoetakoa Donostian

Jon Miranderen Haur besoetakoa nobelaz ariko dira urriaren 3an (asteartea) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Urr 01 17

Azken zakatzak Oiartzunen

Martxel Mariskalekin Azken zakatzak poema liburuari buruz solas egingo dute urriaren 1ean (igandea) 12:00etan Oiartzunen, Hipatia parkean.

Ira 28 17

Atertu arte itxaron Zarautzen

Katixa Agirreren Atertu arte itxaron nobelaz jardungo dute irailaren 28an (osteguna) 18:30ean Zarauzko liburutegian.

Ira 22 17

Jesusen eskola egunak Ean

J.M. Coetzeeren Jesusen eskola egunak aztertuko dute irailaren 22an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon.

Ira 21 17

“XX. mendeko emakume idazleak” Larrabetzun

“XX. mendeko emakume idazleak” ekitaldian hogei idazleri buruzko literatur lanak izango dituzte hizpide irailaren 21ean (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Angulerin.

Ira 21 17

Nagusia kanpoan bizi da Zarautzen

Hiromi Yoshidarekin Takiji Kobayashiren Nagusia kanpoan bizi da aztertuko dute irailaren 21ean (osteguna) 19:00etan Zarauzko Garoa liburu-dendan.

Ira 20 17

Nagusia kanpoan bizi da Iruñean

Hiromi Yoshidarekin Takiji Kobayashiren Nagusia kanpoan bizi da aztertuko dute irailaren 20an (asteazkena) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldikon.

Ira 20 17

Elkarrekin esnatzeko ordua Tolosan

Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua nobelari buruz jardungo dute irailaren 20an (asteazkena) 19:00etan Tolosako kultur etxean.

Ira 20 17

Fikzioaren uhinetan Elgoibarren

“Literatura eta irratiari buruzko elkarrizketa ezohiko bat” izango dute Harkaitz Cano eta Arantxa Iturbek irailaren 20an (asteazkena) 19:00etan Elgoibarko musika-eskolako auditoriumean.

Ira 14 17

Haizeari begira, Jon Ariza de Miguel

Jon Ariza de Miguelek Haizeari begira nobela aurkeztuko du irailaren 14an (osteguna) 10:00etan Donostiako Elkar aretoan.

Ira 13 17

Itxaro Bordaren hitzaldia Iruñean

Itxaro Bordak “Kantuaren bidetik” hitzaldia eskainiko du irailaren 13an (asteazkena) 19:30ean Iruñean, Kondestablearen Jauregian.

Ira 12 17

Gerrak ez du emakume aurpegirik Donostian

Svetlana Aleksievitxen Gerrak ez du emakume aurpegirik aztertuko dute irailaren 12an (asteartea) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegi zaharreko sotoan.

Agenda

Efemerideak

Kritikak