Ots 08 18

Rikardo Arregi Zarautzen

Rikardo Arregi Diaz de Herediak poesia errezitaldia eskainiko du otsailaren 8an (osteguna) 20:00etan Zarauzko Marina Txiki tabernan, tarteka berak hautaturiko Morrisseyren kantak entzungo dira.

Ots 07 18

Kresalaren sundan Bilbon

Kresalaren sundan eskainiko dute Ana Urkiza, Miren Agur Meabe eta  Leire Bilbaok otsailaren 7an (asteazkena) 19:00etan Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbon. Bilbo Zaharra forum.

Ots 06 18

Bihotz handiegia Donostian

Eider Rodriguezen Bihotz handiegia ipuin liburuari buruz solas egingo dute otsailaren 6an (asteartea) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegi zaharreko sotoan.

Ots 06 18

Poz aldrebesa Eibarren

Juajo Olasagarreren Poz aldrebesa hizpide hartuko dute otsailaren 6an (asteartea) 19:00etan Eibarko irakurketa klubean.

Ots 06 18

Bernardo Atxaga Bilbon

Literaturaren eskuak solasaldia egingo du Bernardo Atxagak otsailaren 6an (asteartea) 19:00etan Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbon. Bilbo Zaharra forum.

Ots 06 18

Azken patriarka Iurretan

Najat El Hacmiren Azken patriarka liburuaz arituko dira otsailaren 6an (asteartea) 18:30ean
Iurretako liburutegian.

Ots 05 18

Belen Altunaren hitzaldia Bilbon

Erlijioa eta ideologiaren aparra Kresalan hitzaldia eskainiko du Belen Altunak otsailaren 5ean (astelehena) 19:00etan Euskatzaindiaren egoitzan, Bilbon. Bilbo Zaharra forum.

Ots 05 18

Beñat Sarasolaren hitzaldia Bilbon

Kresala: literatura-begirada bat hitzaurretik abiatuta hitzaldia eskainiko du Beñat Sarasolak otsailaren 5ean (astelehena) 19:00etan Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbon. Bilbo Zaharra forum.

Urt 26 18

Bihotz handiegia Ean

Eider Rodriguezen Bihotz handiegia ipuin liburuaz berba egingo dute urtarrilaren 26an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon.

Urt 26 18

Barbaroak baratzean Zarautzen

Luis Gardek Barbaroak baratzean liburua aurkeztuko du urtarrilaren 26an (ostirala) 19:00etan Zarauzko Garoa liburudendan.

Urt 25 18

Gerrak ez du emakume aurpegirik Gasteizen

Svetlana Aleksievitxen Gerrak ez du emakume aurpegirik aztertuko dute urtarrilaren 25ean (osteguna) 19:30ean Gasteizko Ignacio Aldecoa kultura etxean.

Urt 25 18

Jenisjoplin Lizarran

Uxue Alberdiren Jenisjoplin nobelari buruz solas egingo dute urtarrilaren 25ean (osteguna) 19:30ean Lizarrako liburutegian.

Urt 25 18

Etxekalte Donostian

Harkaitz Zubiriren Etxekalte nobelaz ariko dira urtarrilaren 25ean (osteguna) 19:00etan Donostian, Intxaurrondo kultur etxean.

Urt 25 18

Txistu eta biok Zarautzen

Juan Luis Zabalaren Txistu eta biok nobelaz ariko dira urtarrilaren 25ean (osteguna) 18:30ean Zarauzko liburutegian.

Urt 24 18

JenisJoplin Bilbon

Uxue Alberdiren Jenisjoplin nobelari buruz solas egingo dute urtarrilaren 24an (asteazkena) 19:30ean Bilboko Biba kultur gunean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak