Eka 06 26

Eider Rodriguez eta Harkaitz Cano ipuingintzaz Gasteizen | Poesia mailu bat da

Eider Rodriguez eta Harkaitz Cano Ipuingintzaz arituko dira solasean Poesia mailu bat da literatura jaialdian, ekainaren 6an (larunbata) 18:30ean Gasteizko gaztetxean.
mailubatdaGasteiz

Eka 06 26

BTZ irakurle kluba Miarritzen

BTZ irakur kluba hilabetero biltzen da Miarritzeko mediatekan. Parte hartzaile bakoitzak hilabetean zehar euskaraz irakurri duena aurkez dezake, modu librean. Baina ez da beharrezkoa irakurri den liburu batekin etortzea. Besteak entzuteko ere balio du hitzorduak.
Hurrengo hitzordua ekainaren 6an (larunbata) 14:30en Miarritzeko mediatekan.
btz

Eka 06 26

Ziburuko liburu eta disko azoka

Ziburuko liburu eta disko azoka izanen da ekainaren 6an (larunbata) egun guziz.
Egitarau osoa.
ziburu2027

Eka 05 26

Miren Agur Meabe eta Ibon RG REC errezitaldi poetiko musikatua Lekeition

Miren Agur Meabe idazleak eta Ibon RG musikariak REC errezitaldi poetiko musikatua eskainiko dute ekainaren 5ean (barikua) 20:00etan Lekeitioko Ikusgarri zine aretoan.
meabeRG

Eka 05 26

Markel Sanchez Sorbatza Durangon

Markel Sanchez egileak Sorbatza aurkeztuko du ekainaren 5ean (ostirala) 19:00etan Durangoko Hitz liburudendan.
sorbatzaHitz

Eka 04 26

Txillardegi Leturiaren egunkari ezkutua irakurketa jarraitua Bilbon

Urtero bezala, eta aurten 19. edizioan Bilbo Zaharra euskaltegiak Irakurraldi jarraitua antolatu du, Txillardegi idazlearen Leturiaren egunkari ezkutua  lehen nobelaren irakurketa –Joseba Sarrionandia izango da lehen irakurlea-  ekainaren 4an (osteguna) goizeko 8:00etatik aurrera egingo dute Biboko Arriaga antzokian. Zuzenean jarraitzeko lotura.
leturia_irakurraldia

Eka 03 26

Olatz Mitxelena Etxe arrotz hau Getarian

Olatz Mitxelena bere azken liburua Etxe arrotz hau aurkezten arituko da ekainaren 3an (asteazkena) 19:00etan Getariako Zarautz jauregian. Idazleen egonaldien osteko liburu aurkezpena.
mitxelenagetaria

Eka 03 26

Eider Rodriguez eta Anari Ipuin bat kantatu Oñatin

Eider Rodriguez eta Anari elkarrekin arituko dira Ipuin bat kantatu saioan ekainaren 3an (asteazkena) 18:00etan Oñatiko Emakumeen etxean.
ipuinbatkantatu

maiatza 30 26

Lourdes Iriondo isilarazitako ahotsa Zarautzen

Lourdes Iriondo isilarazitako ahotsa ekitaldia egingo dute Jon Martin, Irati Odriozola, Ainhoa Ansa eta Gari Amundarainek maiatzaren  30ean (larunbata) 12:30ean Zarauzko Modelo aretoan. Literaturia.
dardar_literaturia

maiatza 30 26

ARMiARMA.eus literaturaren sareari aitortza Literaturiak

ARMiARMA.eus literaturaren sarean atariari aitortza egingo zaio maiatzaren 30ean (larunbta) 12:00etan Zarauzko Literaturian.
armiarma_logoH

maiatza 30 26

Deartháir beag Miñan gaelikoz Bilboko Kafe Antzokian

Deartháir beag euskaratik gaelikora itzuli dute Ibrahima Balde eta Amets Arzallusek idatzitako Miñan, eta datorren maiatzaren 30ean (larunbata) 11:00etan aurkeztuko dute Bilboko Kafe Antzokian.
miñangaelikoz

maiatza 30 26

Liburu aurkezpenak Literaturian

2026ko udaberrian kaleratutako liburuen aurkezpenak egingo dituzte hainbat idazlek maiatzaren 30ean (larunbat) goizeko 11:00etatik arratsaldeko 19:30etara Literaturian.

maiatza 29 26

Literaturia Zarautzen

Maialen Berasategiren Manifestuak irekiko du aurtengo Literaturia  maiatzaren 29an (ostirala) 20:00etan Zarautzen.
dardar_literaturia

literaturia_egitaraua

maiatza 29 26

Hitzez eta ahotsez 10. irakurraldi girotua Durangon

Hitzez eta ahotsez irakurraldi girotua egingo dute maiatzaren 29an (barikua) arratsaldeko 16:00etatik aurrera Durangoko Plateruenea kultur aterpean.
durangorakurraldia2026

maiatza 28 26

Ziburuko azoka aitzineko Azokaroa

Ziburuko liburu azokaren aurretik, inguruko herrietako literaturzaleak batzeko hainbat ekitaldi antolatu ohi dira eta aurten ere apirilaren 30ean (osteguna) hasita Azkainen, Ziburun, Urruñan, Baigorri eta Donibane Lohitzunen.
azokaroa-2026 afitxa-web

Agenda

Efemerideak

Kritikak