Api 17 18

Errukiaren saria Iñaki Irazu

Iñaki Irazuk Errukiaren saria poema liburua aurkeztuko du apirilaren 17an (asteartea) 12:00etan Donostiako Udal Libutegiko sotoan. Argitaletxea: Erein.

Api 16 18

Horma Igorren

Anjel Lertxundiren Horma nobelaz hitz egingo dute apirilaren 16an (astelehena) 17:00etan Igorreko kultur etxean.

Api 14 18

Haztamuka Bartzelonan

Dol i sol / Haztamuka errezitaldi poetikoa eskainiko du Luisa Etxeberriak apirilaren 14an (larunbata) 19:00etan Bartzelonako Sant Agusti kulturgunean. literaldia.cat

Api 12 18

Azala erre Donostian

Danele Sarriugarte eta Kattalin Miner Azala erre nobelari buruz arituko dira solasean apirilaren 12an (osteguna) 19:30ean Donostiako Ernest Lluch kultur etxean.

Api 12 18

Maitea Markinan

Toni Morrisonen Maitea liburuaz arituko dira Antton Garikanorekin apirilaren 12an (osteguna) 19:00etan Markina Xemeingo herri liburutegian.

Api 12 18

Jenisjoplin Zestoan

Uxue Alberdiren Jensijoplin nobelari buruz solas egingo dute apirilaren 12an (osteguna) 19:00etan Zestoako Portalen.

Api 12 18

Munduko Poesia Kaier berriak

Munduko Poesia Kaier berriak aurkeztuko dituzte apirilaren 12an (osteguna) 11:30ean Donostiako Udal Liburutegi Zaharreko sotoan. Ezra Pound (Itzultzailea: Luigi Anselmi) eta Al Berto (Itzultzailea: Joxemari Sestorain). Argitaletxea: Susa.

Api 12 18

Zu entzuteko gaude Xabier Mendiguren

Xabier Mendigurenek Zu entzuteko gaude aurkeztuko du apirilaren 12an (osteguna)  11:00etan Donostiako Elkar liburudendan.

Api 11 18

Atertu arte itxaron Leitzan

Katixa Agirreren Atertu arte itxaron liburuaz arituko dira apirilaren 11n (asteazkena) 18:00etan Leitzako liburutegian.

Api 10 18

Honetara ezkero Donostian

Arantxa Iturberekin Honetara ezkero liburuari buruz arituko dira apirilaren 10ean (asteartea) 19:30etan Donostiako udal liburutegian.

Api 10 18

Lauaxeta katalanera itzultzeko tailerra

Lauaxetaren zazpi poema itzuliko dituzte katalanera apirilaren 10ean (asteartea) 19:00etan Bartzelonako Nafarren etxean egingo duten tailerrean. Literaldia.cat

Api 09 18

Atertu arte itxaron Eibarren

Katixa Agirreren Atertu arte itxaron izango dute berbagai apirilaren 9an (astelehena) 19:00etan Eibarreko Portalea kultur etxean.

Mar 31 18

Gu orduko hauek Ean

Garazi Arrularen Gu orduko hauek liburua hartuko dute berbagai martxoaren 31an (larunbata) 19:30etan Eako Eskolondo herri etxean.

Mar 28 18

Bioklik Mundakan

Asel Luzarragak Bioklik nobela aurkeztuko du martxoaren 28an (asteazkena) 19:00etan Mundakan, bertako Goiko Kalen dagoen OrtuArt espazio irekian.

Mar 23 18

Dylan Thomasen poesia kaiera Iruñean

Dylan Thomasen Munduko poesia kaierari buruz arituko dira martxoaren 23an (ostirala) 20:00etan Katakrak liburu dendan.

Agenda

Efemerideak

Kritikak