maiatza 17 18
Pio Barojaren Ipuinak Zestoan
Pio Barojaren Ipuinak aztertuko dituzte maiatzaren 17an (osteguna) 19:00etan Zestoako Portalen.
maiatza 17 18
Pio Barojaren Ipuinak aztertuko dituzte maiatzaren 17an (osteguna) 19:00etan Zestoako Portalen.
maiatza 17 18
Ttotte Etxebestek Ezin erranezko hitzak poesia liburua aurkeztuko du maiatzaren 17an (osteguna) 18:45ean Baionako Euskal Museoan.
Jakes Sarraillet eta Xabier Zabaltzak Bidaia Nafarroara eta Agusti Xaho hartuko dute mintzagai. Maiatz aldizkari eta argitaletxeak antolatutako solasaldiei bukaera emateko Beñat Axiari Zuberoa kantatuz arituko da.
maiatza 16 18
Alberto Ladron Aranaren Gezurren basoa nobelaz ariko dira maiatzaren 16an (asteazkena) 19:30ean Leioako liburutegian
maiatza 16 18
Lucien Etxezaharretak Jean Larrue milafrangarrak etxekoei 1914ko Gerlan bidalitako gutun eta postalekin 1914-18 Oroituz diaporama bat osatuko du maiatzaren 16an (asteazkena) 18:45ean Baionako Euskal Museoan. Garaiko giro soziala Euskal Herrian mintzaldia egingo du Emilio Lopez Adanek 19:30ean, Maddi Sarasuak Gerla Handiko bertso batzuk kantatu eta Itxaro Bordak Garaiko euskal literatura hartuko du hizpide. Maiatz 34. solasaldiak.
maiatza 16 18
Danele Sarriugarteren Azala erre nobelaz hitz egingo dute maiatzaren 16an (asteazkena) 18:30ean Bilbon, Begoñako udaltegian.
maiatza 15 18
Unai Villenaren Hauts haietatik nobelari buruz solas egingo dute maiatzaren 15ean (asteartea) 19:30ean Hernaniko liburutegian.
maiatza 14 18
Danele Sarriugarteren Azala erre nobelaz hitz egingo dute maiatzaren 14an (astelehena) 17:00etan Igorreko kultur etxean.
maiatza 10 18
Oier Guillanek Zauri Bolodia liburuaren aurkezpena egingo du maiatzaren 10ean (osteguna) 19:00etan Orereta Errenteriko Noski! liburudendan, Ainara Gurrutxaga aktorea bidelagun duela.
maiatza 09 18
Marcel Schowben Bizi alegiazkoak berbagai izango dute maiatzaren 9an (asteazkena) 18:30ean Oñatiko liburutegian.
maiatza 08 18
Sergei Dovlatoven Filiala mintzagai izango dute maiatzaren 8an (asteartea) 19:30ean Donostiako liburutegi nagusian.
maiatza 08 18
Hektor Ortegak Tretatxu lapurren gobernadorea liburua aurkeztu eta irakurraldia egingo du maiatzaren 8an (asteartea) 19:30ean Bilboko Biran.
maiatza 07 18
Iban Zalduaren Ipuinak antologia bat bilduma hizpide hartuko dute maiatzaren 7an (astelehena) 18:15ean Baionako irakurketa klubean, hiri barneko mediatekan.
maiatza 05 18
Irakurle talde feministak izango dituzte mintzagai Bilboko Skolastikako Josune Muñoz, Gasteizko irakurle taldeko Malen Vilches, eta Iruñeko Katakrak liburudendako irakurle talde feministako Nerea Fillatek maiatzaren 5ean (larunbata) 19:00etan Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean.
maiatza 05 18
Arrutiren banda eta beste istorio batzuk gertutik ezagutzeko parada izango dute Jon Arretxerekin maiatzaren 5ean (larunbata) goizeko 11:30ean Basauriko udaletxetik hasita egingo duten ibilbidean.
Api 28 18
Aingeru Epaltza eta Juanra Madariaga elkarrekin solasean jarriko ditu Miel Anjel Elustondok apirilaren 28an (larunbata) 18:00etan Bilboko Gutun Zurian.