Api 25 18

Nobela baten eraikuntza Gasteizen

Uxue Alberdik Nobela baten eraikuntza hartuko du hizketagai apirilaren 25ean (asteazkena) 19:00etan Gasteizko El Pilar liburutegian.

Api 25 18

Odol mamituak Lezon

Alaine Agirreren Odol mamituak liburuari buruzko literatur solasaldia izango dute apirilaren 25ean (asteazkena) 18:30ean Lezoko liburutegian.

Api 25 18

Zazpi etxe Frantzian Hondarribiko Talaian

Bernardo Atxagaren Zazpi etxe Frantzian hartuko dute hizpide apirilaren 25ean (asteazkena) 17:30ean Hondarribiko Talaia institutoan.

Api 24 18

Ohe hutsetan Bilbon

Izaskun Gracia Quintanak Ohe hutsetan liburuaren aurkezpen errizitaldia egingo du apirilaren 24an (asteartea) 19:30ean Bilboko Biran.

Api 24 18

Iban Zaldua Bartzelonako Irakurle klubean

Iban Zalduak hitzaldia eskainiko du apirilaren 24an (asteartea) 19:00etan Bartzelonako Irakurle klubean. Egun berean solasaldi batean parte hartuko du Suso de Toro idazlearekin Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Literaldia.cat

Api 23 18

Ez duzu abusatuko Bilbon

Alberto Barandiaran, Miren Rubio eta Iñigo Astizek Ez duzu abusatuko liburua aurkeztuko dute jendaurrean apirilaren 23an (astelehena) 20:00etan Bilboko Biran.

Api 23 18

Begoñaren itzalpean Galdakaon

Jose Inazio Basterretxearen Begoñaren itzalpean izango dute mintzagai apirilaren 23an (astelehena) 18:30ean Galdakaoko Topa tabernan.

Api 22 18

Oroitzen naizeino Hazparnen

Maddi Zubeldiak Oroitzen naizeino obraren irakurketa antzeztua eskainiko du apirilaren 22an (igandea) 18:00etan Hazparneko Mediatekan.

Api 21 18

Frantzia eta nazioa Maulen

Jean Louis Davant idazleak Frantzia eta nazioa izango ditu hizketagai apirilaren 21ean (larunbata) goizeko 10:00etan Mauleko Mediatekan, Barnekaldeko Irakurle Klubak gomitaturik.

Api 20 18

Goldsmithen ikaslea Zaldiko Maldikon

Joxean Agirre Goldsmithen ikaslea nobelari buruz solastko da apirilaren 20an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldikon.

Api 20 18

Que vol foc, Mr Churchill? Palman

Koldo Izagirrek Que vol foc, Mr Churchill? aurkeztuko du apirilaren 20an (ostirala) 19:30etan Palmako Drac Màgic liburudendan. Antolatzaileak: lleonardmuntanereditor.cat eta Literaldia.

Api 20 18

Zauri Bolodia Ean

Oier Guillanen Zauri Bolodia hizketagai izango da apirilaren 20an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon.

Api 20 18

Ohe Hutsetan Irunen

Izaskun Gracia Quintanak Ohe Hutsetan poema liburua aurkeztuko du apirilaren 20an (ostirala) 19:00etan, Irungo Bront? liburudendan.

Api 20 18

Arrotz eta eder Donostian

Pako Aristik Arrotz eta eder poema liburuaren errezitaldia egingo du Itziar Gomezekin batera apirilaren 20an (ostirala) 19:00etan Donostiako San Telmo museoan. Idazle Eskola

Api 20 18

Ohe hutsetan Izaskun Gracia Quintana

Izaskun Gracia Quintanak Ohe hutsetan poema liburua aurkeztuko du apirilaren 20an (ostirala) 11:30etan Donostiako Udal Liburutegi Zaharreko sotoan. Argitaletxea: Balea Zuria.

Agenda

Efemerideak

Kritikak