Eka 27 18
Horma Hondarribiko Talaia institutoan
Anjel Lertxundiren Horma hartuko dute hizpide ekainaren 27an (asteazkena) 17:30ean Hondarribiko Talaia institutoan.
Eka 27 18
Anjel Lertxundiren Horma hartuko dute hizpide ekainaren 27an (asteazkena) 17:30ean Hondarribiko Talaia institutoan.
Eka 26 18
Eider Rodriguezen Urtebetetze festa bilduma ekainaren 26an (asteartea) argitaratuko dute Booktegi.eus atarian eta edizio elebiduna izango da (euskaraz eta ingelesez). Egun berean, 19:00etan, liburuaren aurkezpena egingo du Donostiako Koldo Mitxelenan: Leire Palaciosek irakurketa egingo du, Aritz Brantonek galderak egin, eta Eider Rodriguezek galderei erantzunak eman. booktegi.eus
Eka 26 18
39 idazle nafar liburua hizketagai izango duten ekainaren 26an (asteartea) 17:30ean Iruñean, Nafarroako Liburutegiko irakurle taldean.
Eka 22 18
Uxue Alberdiren Jenisjoplin nobelari buruz arituko dira ekainaren 22an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldiko elkarteko irakurle taldean.

Eka 22 18
Isaak Babelen Zalditeria gorria hizpide hartuko dute ekainaren 22an (ostirala) 20:00etan Katakrakeko irakurle taldean.
Eka 22 18
Luis Gardek Barbaroak baratzean aurkezpen-poesia errezitaldia egingo du ekainaren 22ean (ostirala) 19:00etan Iruritako Jauregiartean.
Eka 21 18
Xerezaderen Artxiboak irakurraldi berezia egingo du ekainaren 21ean (osteguna) 19:30ean Bilbokok Bira aretoan. Goizalde Landabasok, Iñigo Astizek, Txabi Landabideak, Eneko Olazabalek eta Leire Narbaizak Margaret Atwood, W.W Jacobs, Carson McCullers, Jacques Prevert eta Kate Chopinen testuak irakurriko dituzte.

Eka 21 18
Mariasun Landa Inurrien hiztegia mintzagai hartuta izanen da ekainaren 21ean (osteguna) 18:00etan Sarrigurengo irakurle taldean.
Eka 20 18
Jon Arretxe Arrutiren banda liburuaz berbetan egongo da ekainaren 20an (asteazkena) 20:00etan, Plentziako kasinoan Literohitura irakurle-klubak antolatuta.
Eka 20 18
Virginia Woolfen Gela bat norberarena aztertuko dute ekainaren 20an (asteazkena) 18:00etan Leioako liburutegian.
Eka 20 18
Eider Rodriguez bertan dela Bihotz handiegia ipuin liburuari buruz solas egingo dute ekainaren 20an (asteazkena) 19:00etan Tolosako irakurle taldean.

Eka 19 18
Garbiñe Ubeda Mila ezker liburuari buruz mintzatuko da ekainaren 19an (asteartea) 19:00etan Egiako Plazaundin. Egia euskaraz.

Eka 19 18
Xabier Amurizak Neska bat leku inposiblean nobela izango du hizpide ekainaren 19an (asteartea) 19:00etan Segurako kultur etxean.
Eka 19 18
Pako Aristik Maitatu zure egunak poema liburua aurkeztuko du ekainaren 19an (asteartea) 12:00etan Donostiako Udal liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Erein.
Eka 18 18
Esti Martinez Diaz de Ceriok Azalberritze bat aurkeztuko du ekainaren 18an (astelehena) 12:00etan Donostiako udal liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Balea Zuria.