Abe 01 24
Ana Galarraga eta Petti Frankenstein agurgarria Zigoitian
Ana Galarraga eta Pettik Frankenstein agurgarria ikuskizuna eskainiko dute abenduaren 1ean (igandea)18:30ean Zigoitiko kultur etxean.
Abe 01 24
Ana Galarraga eta Pettik Frankenstein agurgarria ikuskizuna eskainiko dute abenduaren 1ean (igandea)18:30ean Zigoitiko kultur etxean.
Aza 29 24
Beñat Sarasolak Coca-Cola bat zurekin nobela berria aurkeztuko du Aimar Arriola arte komisarioa lagun duela azaroaren 29an (ostirala) 19:30ean Bilboko Anti liburudendan.

Aza 29 24
Bea Salaberri Mesfida zaitez nobelari buruz arituko da eleketan azaroaren 29an (ostirala) 19:00etan Donamartiriko Bil Etxean.

Aza 28 24
Marlen Haushofer idazlearen Horma liburuari buruz arituko dira azaroaren 28an (osteguna) 19:30ean Gasteizko irakurle klubean.
Aza 28 24
Amelie Nothomben Katilinarenak landuko dute azaroaren 28an (osteguna) 19:15ean Donostiako Txantxarreka gaztetxeko Momentuz irakurle taldean.

Aza 28 24
Olga Tokarczuk egilearen Erabili goldea hilen hezurren gainetik liburuari buruz arituko dira azaroaren 28an (osteguna) 19:00etan Erronkaribarko etxean.

Aza 27 24
Joseba Sarrionandia eta Xabier Amuriza Koplak eta palindromoak berbagai hartuta arituko dira elkarrekin azaroaren 27an (asteazkena) 19:30ean Zornotzako Txiri-txiri tabernan.

Aza 27 24
Miren Amurizak Pleibak liburu berria aurkeztuko du azaroaren 27an (asteazkena) 11:30ean Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Susa literatura.

Aza 26 24
Txomin Peillen eta bere poesia hizpide hartuko dut Joxemiel Bidador poesia taldeak hurrengo saioan, azaroaren 26an (asteartea) 19:00etan Iruñean, Nafar Ateneoaren egoitzan.

Aza 24 24
Joseba Sarrionandia eta Ruper Ordorika Huntaz eta hartaz arituko dira azaroaren 24an (igandea) 17:30ean Larzabaleko Espeletenia kultur gunean. BIK Baipeleteneko Irakurleen Kluba.

Aza 23 24
Joseba Sarrionandia eta Ruper Ordorika Huntaz eta hartaz arituko dira azaroaren 23an (neskeneguna) 21:00etan Atharratzeko Prefostan.

Aza 22 24
Juana Dolores idazlea eta Maider Ramirez Martin itzultzailea Girgileria poema liburua aurkezten egongo dira azaroaren 22an (ostirala) 19:00etan Donostiako Zentro Sozialistan.

Aza 22 24
McKenzie Warken Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza liburuaz jardungo dute azaroaren 22an (ostirala) 19:00etan Iruñeko Katakrakeko irakurle taldean.
Aza 21 24
Eztizen Artolaren Gurpilak liburuari buruz arituko dira azaroaren 21ean (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko irakurle taldean.

Aza 21 24
Juana Dolores idazlea eta Maider Ramirez Martin itzultzailea Girgileria poema liburua aurkezten egongo dira azaroaren 21ean (osteguna) 19:00etan Bilboko Sarean elkartean.
