maiatza 17 18

Ezin erranezko hitzak Maiatzen Baionako solasaldian

Ttotte Etxebestek Ezin erranezko hitzak poesia liburua aurkeztuko du maiatzaren 17an (osteguna) 18:45ean Baionako Euskal Museoan.
Jakes Sarraillet eta Xabier Zabaltzak Bidaia Nafarroara eta Agusti Xaho hartuko dute mintzagai. Maiatz aldizkari eta argitaletxeak antolatutako solasaldiei bukaera emateko Beñat Axiari Zuberoa kantatuz arituko da.

maiatza 16 18

Gezurren basoa Leioan

Alberto Ladron Aranaren Gezurren basoa nobelaz ariko dira maiatzaren 16an (asteazkena) 19:30ean Leioako liburutegian

maiatza 16 18

Maiatzen 34. solasaldiak Baionan

Lucien Etxezaharretak Jean Larrue milafrangarrak etxekoei 1914ko Gerlan bidalitako gutun eta postalekin 1914-18 Oroituz diaporama bat osatuko du maiatzaren 16an (asteazkena) 18:45ean Baionako Euskal Museoan. Garaiko giro soziala Euskal Herrian mintzaldia egingo du Emilio Lopez Adanek 19:30ean, Maddi Sarasuak Gerla Handiko bertso batzuk kantatu eta Itxaro Bordak Garaiko euskal literatura hartuko du hizpide. Maiatz 34. solasaldiak.

maiatza 16 18

Azala erre Bilbon

Danele Sarriugarteren Azala erre nobelaz hitz egingo dute maiatzaren 16an (asteazkena) 18:30ean Bilbon, Begoñako udaltegian.

maiatza 15 18

Hauts haietatik Hernanin

Unai Villenaren Hauts haietatik nobelari buruz solas egingo dute maiatzaren 15ean (asteartea) 19:30ean Hernaniko liburutegian.

maiatza 14 18

Azala erre Igorren

Danele Sarriugarteren Azala erre nobelaz hitz egingo dute maiatzaren 14an (astelehena) 17:00etan Igorreko kultur etxean.

maiatza 10 18

Zauri Bolodia Oreretan

Oier Guillanek Zauri Bolodia liburuaren aurkezpena egingo du maiatzaren 10ean (osteguna) 19:00etan Orereta Errenteriko Noski! liburudendan, Ainara Gurrutxaga aktorea bidelagun duela.

maiatza 09 18

Bizi alegiazkoak Oñatin

Marcel Schowben Bizi alegiazkoak berbagai izango dute maiatzaren 9an (asteazkena) 18:30ean Oñatiko liburutegian.

maiatza 08 18

Filiala Donostian

Sergei Dovlatoven Filiala mintzagai izango dute maiatzaren 8an (asteartea) 19:30ean Donostiako liburutegi nagusian.

maiatza 08 18

Tretatxu, lapurren gobernadorea Bilboko Biran

Hektor Ortegak Tretatxu lapurren gobernadorea liburua aurkeztu eta irakurraldia egingo du maiatzaren 8an (asteartea) 19:30ean Bilboko Biran.

maiatza 07 18

Iban Zalduaren Ipuinak Baionan

Iban Zalduaren Ipuinak antologia bat bilduma hizpide hartuko dute maiatzaren 7an (astelehena) 18:15ean Baionako irakurketa klubean, hiri barneko mediatekan.

maiatza 05 18

Irakurle talde feministak solasgai

Irakurle talde feministak izango dituzte mintzagai Bilboko Skolastikako Josune Muñoz, Gasteizko irakurle taldeko Malen Vilches, eta Iruñeko Katakrak liburudendako irakurle talde feministako Nerea Fillatek maiatzaren 5ean (larunbata) 19:00etan Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean.

maiatza 05 18

Jon Arretxerekin literatur ibilbidea Basaurin

Arrutiren banda eta beste istorio batzuk gertutik ezagutzeko parada izango dute Jon Arretxerekin maiatzaren 5ean (larunbata) goizeko 11:30ean Basauriko udaletxetik hasita egingo duten ibilbidean.

Api 28 18

Aingeru Epaltza eta Juanra Madariaga Gutun Zurian

Aingeru Epaltza eta Juanra Madariaga elkarrekin solasean jarriko ditu Miel Anjel Elustondok apirilaren 28an (larunbata) 18:00etan Bilboko Gutun Zurian.

Api 28 18

Kirmen Uribe Mutrikun

Kirmen Uribek bere literatur ibilbideari buruzko hitzaldia egingo du apirilaren 28an (larunbata) 12:00etan Mutrikuko Zabiel kultur etxean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak