maiatza 24 18

Autobiographical Literaturian

Autobiographical poesia-antzerki-interpretatuarekin arituko dira Ane Zubeldia eta Eider Adeletxe maiatzaren 24an (osteguna) 20:00etan Zarauzko Iñurritza elkartean. Literaturia.

maiatza 24 18

Zerua gainbehera dator Zarautzen

Lorenza Mazzettiren Zerua gainbehera dator aztertuko dute maiatzaren 24an (osteguna) Zarauzko liburutegian.

maiatza 24 18

Zauri Bolodia Donostian

Oier Guillanek Zauri Bolodia liburuaren aurkezpen errezitaldia egingo du maiatzaren 24an (osteguna) 19:00etan Donostiako Tobacco Days liburudendan, Miren Gaztañaga aktorea bidelagun duela.

maiatza 24 18

Neska bat leku inposiblean Basaurin

Xabier Amurizaren Neska bat leku inposiblean liburuaz solasean aritzekoak dira maiatzaren 24an (osteguna) 18:45ean Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.

maiatza 24 18

Maiatzen solasaldia Iruñean

Lucien Etxezaharretak 1914-18 Oroituz Diaporama bat 14eko Gerlan bidali gutun eta postalekin aurkeztuko du maiatzaren 24an (osteguna) 18:30ean Iruñeko Kondestable Jauregian. Gerla garaiko bertsoak Jean Louis Hariñordi Lakak, Emilio Majuelo historialariak Nafarroa mende hasieran ekarriko du gogora eta Lurraldetasun zauritua liburuaz mintzatuko da Eneko Bidegain. Maiatz aldizkariaren solasaldiak Iruñean.

maiatza 24 18

Kristo irakiarra Arrasaten

Hassan Blasimen Kristo irakiarra hartuko dute hizpide maiatzaren 24an (osteguna) 18:15ean Arrasateko Kulturaten.

maiatza 22 18

Huliganaren itzulera Eibarren

Norman Manearen Huliganaren itzulera hizpide hartuko dute Koro Navarro itzultzailearekin maiatzaren 22an (asteartea) 19:00etan Eibarko Juan San Martin liburutegian EIZIEk antolatutako hitzaldian.

maiatza 22 18

Kultur kontsumoaz mahaingurua Andoainen

Zenbat gara? Nondik jo? galderei erantzungo diete Josu Amezaga, Joxan Muñoz, Olatz Osa, Arantxa Iturbe eta Gorka Arresek maiatzaren 22an (asteartea) goizeko 9:30etatik aurrera Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean Jakin fundazioak antolatuta.

maiatza 21 18

Goldsmithen ikaslea Galdakaon

Joxean Agirreren Goldsmithen ikaslea mintzagai izango dute maiatzaren 21ean (astelehena) 18:30ean Galdakaoko Topa tabernan.

maiatza 19 18

Itxaro Borda eta Lur gainean, infernua Gerla handiari buruzko poemak Kanbon

Itxaro Borda Lur gainean, infernua 1914-1918ko Gerla handiari buruzko poemak errezitatzen arituko da maiatzaren 19an (larunbata) 21:30ean Kanbon, Patricia Arhancetek akordeoi doinuz lagunduko du saioa.

maiatza 19 18

Oroitzen naizeino Alduden

Maddi Zubeldiak Oroitzen naizeino obraren irakurketa antzeztua eskainiko du maiatzaren 19an (larunbata) 20:30ean Aldudeko Sanoki gelan.

maiatza 18 18

Mendi joak Ean

Aingeru Epaltzaren Mendi joak nobela izango dute berbagai maiatzaren 18an(ostirala) 19:30ean Eako eskolondon.

maiatza 17 18

Argia, lurra, zuhaitza, zerua Zarautzen

Jon Gerediagaren Argia, lurra, zuhaitza, zerua poema liburuaz ariko dira maiatzaren 17an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoa liburu-dendan.

maiatza 17 18

Jon Benitoren errezitaldia Bilboko Biran

2d1 erakusketa aurkezteko poesia errezitaldia egingo du Jon Benitok Gari musikariarekin maiatzaren 17an (osteguna) 19:30ean Bilboko Bira kultur gunean.

maiatza 17 18

Pio Barojaren Ipuinak Zestoan

Pio Barojaren Ipuinak aztertuko dituzte maiatzaren 17an (osteguna) 19:00etan Zestoako Portalen.

Agenda

Efemerideak

Kritikak