Uzt 14 18
Poesia errezitaldia Eako moilan
Martin Bidaur eta Juanjo Olasagarrek errezitaldia egingo dute uztailaren 14an (larunbata) 13:00etan Eako moilan.
Uzt 14 18
Martin Bidaur eta Juanjo Olasagarrek errezitaldia egingo dute uztailaren 14an (larunbata) 13:00etan Eako moilan.
Uzt 14 18
Ibai Atutxak Bestelako lurralde, intimitate eta Euskal Herritarrak egungo literaturan izango ditu berbagai uztailaren 14an (larunbata) 11:00etan Eako Eskolondon. Poesia egunak.
Uzt 13 18
Jon Miranderen (H)aur besoetakoa, nondik eta nora? hitzaldia eskainiko du Amaia Elizaldek uztailaren 13an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon.
Uzt 04 18
Patxi Salaberri Muñoak Axularrez eta Gero liburuaz idatzitako artikulu bilduma liburua aurkeztuko dute uztailaren 4an (asteazkena) 19:00etan Gasteizko Oihaneder euskararen etxean.
Uzt 04 18
Maite Darcelesen Bihotzean daramagun mundua komentatuko dute uztailaren 4ean (asteazkena), 17:30ean Hondarribiko Talaia institutuan.
Uzt 03 18
Rafa Ugalderen Hondar aleak poesia liburua aurkeztuko dute uztailaren 3an (asteartea) 11etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Erein.
Eka 29 18
Jon Miranderen Haur besoetakoa nobelari buruz arituko dira ekainaren 29an (ostirala) 18:00etan Eako eskolondon.
Eka 28 18
Jokin Muñozen Joan zaretenean nobelari buruz ariko dira ekainaren 28an (osteguna) 19:30ean Gasteizko Ignacio Aldecoa kultura etxean.
Eka 28 18
Julian Barnes idazlearen Istorio bakarra aurkeztuko dute ekainaren 28an (osteguna) 11:00etan Donostiako Elkar liburudendan. Itzultzailea Aritz Gorrotxategi. Argitaletxea: Meetok.
Eka 27 18
Ugaitz Agirrek Tximeletak bizkarrean nobela aurkeztuko du ekainaren 27an (asteazkena) 19:00etan Usurbilgo Sutegi liburutegian, Kepa Matxain ondoan duela.

Eka 27 18
Anjel Lertxundiren Horma hartuko dute hizpide ekainaren 27an (asteazkena) 17:30ean Hondarribiko Talaia institutoan.
Eka 26 18
Eider Rodriguezen Urtebetetze festa bilduma ekainaren 26an (asteartea) argitaratuko dute Booktegi.eus atarian eta edizio elebiduna izango da (euskaraz eta ingelesez). Egun berean, 19:00etan, liburuaren aurkezpena egingo du Donostiako Koldo Mitxelenan: Leire Palaciosek irakurketa egingo du, Aritz Brantonek galderak egin, eta Eider Rodriguezek galderei erantzunak eman. booktegi.eus
Eka 26 18
39 idazle nafar liburua hizketagai izango duten ekainaren 26an (asteartea) 17:30ean Iruñean, Nafarroako Liburutegiko irakurle taldean.
Eka 22 18
Uxue Alberdiren Jenisjoplin nobelari buruz arituko dira ekainaren 22an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldiko elkarteko irakurle taldean.

Eka 22 18
Isaak Babelen Zalditeria gorria hizpide hartuko dute ekainaren 22an (ostirala) 20:00etan Katakrakeko irakurle taldean.